Dokumentuaren akzioak
Dotoretruk, baserritar jantzien online azoka
Pozarren jakinaraz dezakegu dagoeneko prest dagoela Dotoretruk, bigarren eskuko baserritar jantziak eta osagarriak online erosteko eta saltzeko ataria.
Gure arbasoek arropak berrerabiltzeko zuten ohitura oinarri hartuta, plataforma digital honen bidez, teknologia berriez baliatu nahi gara, gure jantziak berritu nahi ditugunean ingurumenean eragiten dugun inpaktua murrizteko, bai eta sektore behartsuagoei aukera emateko jantziak merkeago erosteko eta jantzi tradizionala ipintzeko.
Seguruenik etxean baserritar jantziko osagaiak izango dituzu, abarkak, zapiak, kaikuak... Saldu nahi dituzu? Bada, sartu atarian, sortu kontua eta egin iragarkia. Produktuaren argazki bat igo beharko duzu, eta deskribapen labur bat jarri. Horrela, produktu horren bila dabilenak erraz aurkituko du. Gero, eroslea zurekin jarriko da harremanetan, plataforma erabilita.
Plataforma herritar guztiei dago zuzenduta.
Dokumentuaren akzioak