#dotorejantzi ekimenaren aurkezpen ofiziala

2018/11/27
#dotorejantzi ekimenaren aurkezpen ofiziala

Gero Axularrek #dotorejantzi ekimena sortu du euskal jantziak kalera harrotasunez atera ditzagun. Hortaz, abenduaren 2anTabakalerako Kutxa Kultur plazan, hainbat tailer eta erakusketa egingo ditugu egun osoan zehar #dotorejantzi ekimenaren aurkezpen gisa. Bertan, nola janzteko aholkuak, haurrentzako eskulanak edota jantzien erakusketa egongo dira eskuragarri egun osoan zehar.

Informazio gehiago hemen: www.geroaxular.eus