Dokumentuaren akzioak
«Agorrila», Gero Axular Dantza Taldearen ikuskizun berria
Agorrila XIX. mendeko Donostiako Alde Zaharrean kokatzen da, hiria tropa frantsesen esku zegoenean.
Ikuskizuna hiri inbadituan eta suntsituan sortutako maitasun istorio batean oinarritzen da; tristura, amorru eta ezintasunez betetako giroan, nahiz eta Donostia berri bat eraikitzeko ilusioa eta adorea nabarmentzen diren.
Agorrila gure koreografo Juan Luis Unzurrunzagak sortutako zazpigarren ikuskizuna da. Ordu bat eta 25 minutuko iraupena du eta 23 koreografia eta 23 abesti ditu, horietako batzuk ikuskizunerako bereziki konposatuak.
Estreinaldia pasa den maiatzaren 28an izan zen Donostiako Victoria Eugenia Antzokian.
Informazio gehiago Gero Axular dantza taldearen webgunean.
Dokumentuaren akzioak