Zaldikoak dantzan jarriko ditu 2017ko Ezpalak jaialdiak

2017/05/22
Zaldikoak dantzan jarriko ditu 2017ko Ezpalak jaialdiak

Katalunia, Frantzia eta Euskal Herriko zaldikoen jauzi eta dantzak ikusi ahal izanen dira Iruñean eta Eibarren Ezpalak jaialdian. Cournonterral, Bartzelona, Biarritz, Beasain, Lantz, Eibar eta Iruñeko zaldiko-dantzariak elkarrekin ikusteko aukera izango da larunbatean, maiatzaren 27an, eguerdiko 12:30ean Iruñeko Burgoen plazan eta igandean, maiatzaren 28an, ordu berean Eibarko Untzaga plazan.

2006. urtean antolatu zen lehen Ezpalak jaialdia (oraindik izenik gabe) eta ordutik 12 edizio joan dira jadanik. Hamaika urte ondoren, makila-dantzak, arku-dantzak, zinta-dantzak, dantza soltea, karaktere dantzak, soka-dantzak, danbolinteroak, sorgin-dantzak, dantza-jauziak eta berriz ere ezpata-dantzak moduko jaialdi monografikoen ondoren zaldikoek jokatutako dantzak izanen dira Ezpalak jaialdiaren ardatza. 

Ezpalak 2017 - Zaldikoak

Iruñea. Maiatzak 27, larunbata

12:15ean Kalejira alde zaharreko karriketan barna.

12:30ean Ezpalak jaialdia Burgoen Plazan:

Eibar. Maiatzak 28, igandea (52. Euskal Jaia)

12:00etan Kalejira Urkizutik Untzaga plazara.

12:30ean Ezpalak jaialdia Untzaga Plazan:

17:00etan erromeria Errebal taldearekin.