Uztaritzeko Izartxo taldea

2007/05/09

Kaskaroten dantza tradizionaletako bat da Uztaritzeko dantza taldeak aurkeztuko duena:

Ihauteri garaian etxez etxe joan eta tarteka egiten duten dantza da.

Orain 25 urte Lapurdin inauteriak galtzear zeuden. Bizpahiru herritan baino ez zioten eusten inauteriak ospatzeko modu tradizionalari. Horietako bat Uztaritz zen. Horretara, Argia dantzari taldeak, beste batzuen artean, Uztaritzeko inauteria aztertu zuen, eta horretan oinarrituta sortu zen gero Lapurdiko beste hainbat herritara zabaldu den inauterietako dantza eredua.

Izartxo dantza taldea orain 40 urte sortu zen. Ordutik Euskal Herriko dantza ezberdinak ikasi eta dantzatzen dituzte. Dena dela, inauteriei buruzko sorkuntza lanetan aritu dira batik bat. Horren emaitzetako bat Hartza iguzki 2005 emanaldia izan zen.

Nazioarteko Makila-dantzen jaialdian parte hartuko du:

  • Maiatzaren 20an Eibarren