Maritzuli: Lapurdi eta Nafarroa Behereko jauzien dantzakerak
Claude Iruretagoiena dantza-maisu, ikertzaile eta koreografo lapurtarrak zuzentzen du Maritzuli konpainia. Jauziak plazetan berriz ere zabaltzearen arduradun izan zen Pierre Betti Betelu maisuaren ikasle izan zen Claude, eta besteak beste, Juan Antonio Urbeltz eta Argia dantzari taldearen laguntzarekin tradizioa ikertu eta biziberritzeko ibilbide propioa urratzen ari da.
Dantza-jauzien inguruan gaur egun dagoen espezialista handienetakoa da Claude Iruretagoiena. Lapurdi eta Nafarroa Behereko tradizioak sakon aztertu eta landu ditu, eta ezagutza horretan oinarrituta dantza-jauziak dantzatu eta biziberritzeko proposamenak bultzatzen ari da.
Maritzuli konpainiak aurkeztu duen azken ikuskizunean, Aurrez aurre izenekoan, jauziak dantzatzeko zeuden estilo desberdinak bildu ditu eta horiekin batera, dantza-jauziak desafio joko moduan dantzatzeko zegoen ohituran oinarrituta errekreazioak egin ditu. Horietako batzuk eskainiko ditu Maritzulik Ezpalak jaialdian. Besteak beste azkaindarrak eta segidak, Amikuzeko gabota eta mutxikoak dantzatuko ditu Maritzulik.
Aiko taldeak jarriko dio musika Maritzuli konpainiaren emanaldiari. Elkarrekin lanean aritu dira Aurrez aurre ikuskizunean, eta biak ere dantza-jauzien alorrean ikerketa eta proposamenak egiten ari dira. Bi taldeen ezagutzek bat egingo dute emanaldian.