Kezka dantza taldea – Eibar (Gipuzkoa)
Eibarko Klub Deportiboaren barruan sortu zen Kezka dantza taldea 1958. urtean. Eibarko dantza ospakizunak sendotu eta bultzatzeko lanean dihardu ordutik.
Sorgin-dantza eta bestelako ezpalen gaiarekin lotutako hiru dantza eskainiko ditu Kezka dantza taldeak Ezpalak jaialdian. Batetik, Orbaizetako esku-dantza egingo du. Bikoteko joko-dantza honetan ondoren behin eta berriz errepikatuko diren bikote jolas eta hurbilketak ikusiko ditugu. Bestalde, Frantziako hainbat eskualdetan zabalduta dagoen fricassee dantzaren aldaera bat dantzatuko dute Kezkako dantzari gazte eta helduek. Zehazki, Biarnon, Baigts-de-Bearn herrian, Jean Michel Guilcher ikertzaile frantziarrak bildutakoa dantza da. Bien artean, Arrateko makila txikien dantza egingo du Kezka, Ezpalak jaialdi honetan behin eta berriz entzungo dugun doinua makila-dantza horretan ere ageri baitzaigu.
