Groupe traditionnel Ossalois: Biarnoko ahaideak

2010/05/10

Zuberoa ondoko Biarnon ere badute dantza-jauziak egiteko ohitura.
"Sauts" edo "saut basque" deitzen diete haiek eta Euskal Herriko dantzen eragina
nabarmena da Ausseau bailarako dantza hauetan. Izenei erreparatuz gero
"le mMonein", "le Moutchicou"... topatuko ditugu; izenetan, doinuetan eta
urratsetan , beraz, gure jauzien gertuko ahaide, zalantzarik gabe.

Ezpalak-en parte hartuko duen "Groupe traditionnel ossalois", ez da
ohiko dantza talde bat. Jean Luc Mongauge "tambourinaire" biarnesak
egun honetarako espreski bildutako dantzari taldea baizik.

Ezpalak jaialdian honako dantzak erakutsiko dituzte: "la Crabo",
"le Peyroutou", "le Monein" eta "le Moutchicou" izeneko "sauteak".
Dantza hauek, gure jauzien gisan, zirkuluan egiten dira, eta biarnesen
irudiko antzinako dantzak dira, guda-jatorria edo jatorri iniziatikoa
izan dezaketenak. Ausseau-ko (edo Ossau) dantzak berariazkoak dira eta, etenik
gabe transmititu dira belaunaldiz belaunaldi.

Dantzei doinua jartzen diete "Tambouri" sokadun danbolinak eta "Accordéou" soinu diatonikoak. Esan bezala, dantzariak ez dira folklore
dantza talde bateko kideak, herriko jaietan dantzatzen duten
herritarrak baizik.