Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ezpalak jaialdia Giza-dorreek utzi dizkiguten zenbait irudi bitxi

Dokumentuaren akzioak

Giza-dorreek utzi dizkiguten zenbait irudi bitxi

2018/05/28 10:25
Giza-dorreek utzi dizkiguten zenbait irudi bitxi

Tausteko dantzarien giza-dorrea, oinarri harrigarriarekin. Ezpalak jaialdia, Eibar, 2018-05-27. Argazkia: Iñaki Zugasti - dantzan.eus CC BY-SA

Etorriko dira kronikak eta giza-dorreen argazki dotoreak, adibidez, Ortzadar dantza taldekoei Txebi Arriagak egindako argazki eder honen modukoak:

2018-05-27_ezpalak-eibar-ortzadar-Txebi-Arriaga_002.jpg
Giza-dorrea Ortzadar dantza taldearen eskutik, Ezpalak jaialdia Eibarren, 2018-05-27. Argazkia: Txebi Arriaga.

Baina Ezpalak jaialdiaren biharamun honetan, giza-dorreek eta horiek ikusteko argazkilarien eta ikusleen begiradak utzi dizkigun zazpi irudi bitxi jaso ditugu.

1. Giza-dorrea eraikitzeko zutabe bitxiena eta harrigarriena Tausteko dantzariek erakutsitakoa, eta Felix Morquechok erretratatutakoa hauxe da. 

Ezpalak 2018 Tauste Felix Morquecho
Tausteko giza-dorrea Eibarko Ezpalak jaialdian, 2018-05-27. Argazkia: Felix Morquecho

2. Dorreak eraikitzeko teknika bitxiak ikusi ditugu, baina baita desegiteko modu harrigarriak ere. Hara Berantevillakoek darabilten itzulipurdi-metodoa Iñaki Zugastik harrapatua.

Ezpalak 2018 giza-dorreak Berantevilla IZ
Berantevillako giza-dorrea Eibarko Ezpalak jaialdian, 2018-05-27. Argazkia: Iñaki Zugasti - dantzan.eus / CC BY-SA

3. Suge-gorria Untzaga plazan harrapatu du Josu Garaten kamerak. 

Ezpalak 2018 suge-gorria Kezka JG
Kezka dantza taldea Eibarko Ezpalak jaialdian, 2018-05-27. Argazkia: Josu Garate - dantzan.eus / CC BY-SA

4. Tarragonako Moixigangak utzi digun giza-dorre harrigarrienetako bat Iñaki Zugastin objektibotik.

Ezpalak 2018 Tarragonako moixiganga IZ
Tarragonako moixiganga Eibarko Ezpalak jaialdian, 2018-05-27. Argazkia: Iñaki Zugasti - dantzan.eus CC BY-SA

5. Giza-dorreen jaialdia ikusten izan ondoren etxera joan eta jolas eta marrazki bidez giza-dorreak egiten jarraitu duten Onintze Azpeitiaren umeen ekarpena:

Ezpalak 2018 Onintzen umeen marrazkia
Giza-dorrearen marrazkia Eibarko Ezpalak jaialdia ikusi ondoren, 2018-05-27. Argazkia: Onintze Azpeitia

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ezpalak jaialdia

Ezpalak jaialdia

Duguna eta Kezka dantza taldeek antolatuta, 2018ko maiatzaren 26an eta 27an burutuko da Ezpalak Dantza Tradizionalaren Nazioarteko Jaialdia Iruñean eta Eibarren.

Ezpalak2018-txiki

Orain arteko Ezpalak

2006 Ezpata-dantzak
2007 Makila-dantzak
2008 Arku-dantzak
2009 Karaktere-dantzak
2010 Dantza-jauziak
2011 Bikoteko dantza soltea
2012 Zinta-dantzak
2013 Sorgin-dantza eta bere ezpalak
2014 Ttun-ttuneroak dantzari begira
2015 Soka-dantzak
2016 Ezpata-dantzak
2017 Zaldikoak dantzan
2018 Giza-dorreak