Genero bat eta hainbat dantzakera
Dantza-jauziek genero bat osatzen dute. Genero hori Bearn, Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa eta Baztan-en dantzatzen da, baina eskualde batetik bestera ezaugarri, estilo eta dantzakera desberdinak aurkezten ditu. Izen desberdinak erabili arren, jauziak, sauts, mutil-dantzak eta mutxikoak, funtsean dantza-sistema bera dela ikusi ahal izango dugu 2010eko ezpalak jaialdian, eta horrekin batera, genero bera dantzatzeko estilo eta ezaugarri desberdinak ezagutu ahal izango ditugu.
Lapurdi eta Nafarroa Beherean dantza-jauziak egiteko modu desberdinak ekarriko ditu Maritzuli konpainiak Aiko taldearen musikak lagunduta. Argia dantzari taldeak 60ko hamarkada bukaeran Zuberoan eta Nafarroan Beherean ikasitako dantza-jauzien tradizioa aurkeztuko du. Bearn-eko musikari eta dantzari talde batek Ossau bailarako sauts edo jauziak eskainiko ditu. Luzaideko dantzariek, Nafarroa Garaia eta Behearen arteko mugan bolantek dantzatzen dituzten jauziak ekarriko dituzte eta Baztandar dantzari talde batek baztango mutil-dantzak eskainiko ditu.
Taldeen emanaldia bukatuta dantzaldia ireki eta Aiko taldeak dantza-jauziak jotzen jarraituko du, nahi duten guztiek dantzatu eta gozatzen jarrai dezaten.