Duguna: Hegi eta Ainhoarrak

2010/05/06
Duguna dantza taldea 1949. urtean sortu zen, Iruñeko udalaren gerizpean. Dantza tradizio oparoa du Iruñeak eta taldearen helburua berau ezagutu eta zabaltzea da.

Jaialdi honetarako zenbat dantza-jauzi atondu ditugu. Taldeko txikienek Hegi dantzatuko dute eta nagusiek Ainhoarrak.
Muxikoak eta Amikuzeko gabota ere dantzatuko dute zenbait dantzarik Maritzuli konpainiarekin batera eta Añoar-ttipiak jauzi eran emanen dute Dugunakoek Baztandarrek mutil-dantzen urratsekin egiten duten aldi berean.