Duguna dantza taldea – Iruñea (Nafarroa)

2013/04/15

Duguna dantza taldea 1949. urtean sortu zen, eta orduz geroztik Iruñeko ospakizun nagusietan parte hartzen du, dantzan. Iruñean dantza ospakizunak sendotu eta bultzatzea du xede.

Sorgin dantzen eta enbor bereko ezpalen jaialdi honetan, familia bereko bi dantza eskainiko ditu Duguna dantza taldeak. Alde batetik, Nafarroako dantza bat, Orbaizetako esku-dantza. Behin eta berriz errepikatuko den doinuarekin bat, dantzari bikoteek jolas eta hurbilketa ezberdinak errepikatuko dituzte. Bestetik, Biarnoko dantza bat, Frantziako hainbat eskualdetan zabalduta dagoen fricassee dantzaren aldaera bat, Baigts-de-Bearn herrian Jean Michel Guilcher ikertzaile frantziarrak bildua.