Callús-eko bastoners-ak (Katalunia)
Kataluniako Bages eskualdeko Callús izeneko herrian duela hamar urte baino gehiago egiten dute dantzan bertako bastoners-ek. Katalunia erdialdean eta Pirineo inguruan oso-oso antzinakoak dira Caramelles edo Aste Santuko jaiak, eta orduantxe dantzatzen dira gure bastoners-ak: Pazko igandean Callús-en herrigunean bertan eta bezperako larunbatean inguruetako masia eta baserrietan aritzen dira dantzan eta kantuan, eta ordainetan gailetak eta ardo gozoa jasotzen dituzte. Ball de bastons (makila-dantzak) oso genero zabaldua da Katalunian, eta lehen gizonezkoek bakarrik dantzatzen zuten. Gaur egun taldeak 8 edo 12 dantzarik osatzen dituzte, eta euren jantzietan buruko zapia, gona eta zintzarriak ez dira inoiz falta. Doinua gralla-ren bidez (bertako gaita edo dultzaina) jotzen da.
