Aunitz Urtez ezpata-dantza: Aldapako San Ferminen eta Arrateko ezpata-dantzak batera

2016/05/19
Aunitz Urtez ezpata-dantza: Aldapako San Ferminen eta Arrateko ezpata-dantzak batera

Juan Antonio Urbeltzen gidaritzapean sortu ziren hala Eibarko Arrateko Amaren ezpata-dantza 2005. urtean, nola 2009tik hona Iruñeko Aldapako San Ferminen omenez dantzatzen dena. Iraileko ezpata-dantzak biak. Eta Juan Antonio Urbeltzek zuzendutako Aunitz Urtez ikuskizunean eratu zen biak kuadro berean gurutzatzen dituen koreografia. Duguna dantza taldeko txistularien doinupean Iruñeko bandera arboltzen ikusiko dugu eta talde bietako buruzagiak ezpatez osatutako arrosen gainetik dantzan.