2009ko Ezpalak jaialdia, maiatzaren 23an eta 24ean

2009/03/30
Duguna eta Kezka dantza taldeek antolatuta, 2009ko maiatzaren 23an eta 24an burutuko da aurtengo Ezpalak Dantza Tradizionalen Nazioarteko Jaialdia Iruñean eta Eibarren.

Ezpalak dantza tradizionalen nazioarteko jaialdia 2006. urtean antolatu zen lehen aldiz Eibarren, eta ezpata-dantzak izan ziren lehen jaialdiko gai nagusia. 2007an Iruñean eta Eibarren antolatu zen jaialdian makila-dantzak izan ziren gaia. 2008an arku-dantzen inguruan antolatu zen Ezpalak jaialdia.

Laster emanen dugu 2009koari buruzko argibide gehiago.