Martin Zalakain kanpotik barrura

2020/03/05
Martin Zalakain kanpotik barrura

Dagoeneko antzoki asko zapaldu ditu Martin Zalakain ikuskizunak. Nik, 2019an, Arrasaten izan nuen ikusle gisa gozatzeko aukera. 2020a hasi bezain pronto, gonbidapena luzatu didate: urtarrilaren 18an Elgoibarreko saioan argazkilari gisa joatea.

Martin Zalakain kanpotik barrura. Argazkia: Ekaitz Zillarmendi

Martin Zalakain kanpotik barrura. Argazkia: Ekaitz Zillarmendi

Dantza, antzerkia eta musika fusionatzen dituen obra hau Pio Barojaren Zalakain abenturazalea eleberrian oinarritua dago eta Juan Antonio Urbeltz da zuzendaria. Ez dut ikuskizunaren spoilerrik egingo, izan ere, argazki bilduma honetan ikusleek ikusteko aukerarik ez dutena bistaratu gura izan dut: oholtza atzekaldeko eta entsegu orokorreko instanteak.

Martin Zalakain kanpotik barrura. Argazkia: Ekaitz Zillarmendi

Martin Zalakain kanpotik barrura. Argazkia: Ekaitz Zillarmendi

Kantua, jantziak, argiztapena, makilak, zapiak, trallak, akordeak… eta detaile txikiena ere zainduz osatua dago obra, baina, batez ere, maitasunez eta pasioz betetako unibertsoa da Martin Zalakain. Gerturatu eta gozatu!

Martin Zalakain kanpotik barrura. Argazkia: Ekaitz Zillarmendi

Martin Zalakain kanpotik barrura. Argazkia: Ekaitz Zillarmendi

Argazki galeria

 

Martin Zalakain hurrengo emanaldiak