Aitzina ala antzina

2026/02/18
Aitzina ala antzina
'Antzina', 'aintzina' eta 'aitzina' artean nahasmen arriskua izaten da. 
  • 'Antzina' zaharra, garai batekoa, antigualekoa da. 
  • 'Aitzina' aurrera, aurrean da
  • 'Aintzina' bi zentzuetan erabitzen da, mendebaldean garai batekoa adierazteko, ekialdean aurrekoa adierazteko. Ondorioz, forma hori, nahasgarria denez, ez erabiltzen saiatzen gara.
Nahasmena saihesteko, zaharra transmititzeko 'antzina' erabiltzea hobesten dugu eta aurrekoa izendatzeko 'aitzina'. Dantzan-en erabiltzean gehien egokitzen zaiguna `aitzina`da: aitzina pika, aitzindariak, aitzinesku,... 'Antzina' erabiltzen dugu garai bateko kontuak aipatzeko, "antzina ez zen horrela dantzatzen", etab.