Dokumentuaren akzioak
ESKOLAk Konstituzio plaza omenduko bere dantza emanaldian
1817 - 1937 - 2017: BERREIRAIKIZ
Aurten ere, ESKOLA Dantza Taldeak Aste Nagusiaren programaren barruan dantza emanaldia eskainiko du. ESKOLAk 40 urte baino gehiago daramatza Aste Nagusian dantzatuz, baina aurtengo ikuskizunak bi gertakari historiko ekarriko ditu gogora.
Datorren abuztuaren 18an, arratsaldeko 20:00tatik aurrera, ESKOLAk 2 ordu inguruko emanaldia eskainiko du Konstituzio plazan. Plaza bera izango da lehenengo omenaldiaren hartzailea. Izan ere, duela 200 urte Konstituzio plaza eraikitzeko lehen harria ezarri izana gogoratzeko, ezpata-dantza zeremonial batekin hasiko du emanaldia ESKOLAk.
Emanaldian zehar Euskal Herriko txoko ezberdinetako dantzak ikusteaz gain (Durangaldeko Dantzari dantza, Luzaideko polkak, Zuberoako maskarada...), ESKOLAren bereizgarri diren hainbat koreografia ikusteko aukera izango da (Maite, Urketariak, Erribera...), baita azken urteetako koreografia berritzaileak ere.
Aurtengo emanaldia bukatzeko, beste data garrantzitsu bat ekarriko dugu gogora. Duela 80 urte Alemaniako abiazioak Gernikan egindako bonbardaketak sortutako biktimak omenduko ditugu, Gernika izeneko koreografiarekin.
Paphos, Europako Kultur Hiriburua 2017
ESKOLA Dantza Taldeak ez du atsedenerako denbora gehiegirik izango, 25 kidez osatutako taldea Ziprera joango baita datorren astean, Paphos hirian ospatuko den Folklore Jaialdian parte hartzera.
Dokumentuaren akzioak