Dokumentuaren akzioak
Eskola, 75 urte: Jalgi hadi plazara!
Donostiako Koruko Ama Birjinaren ESKOLA elkarteak ekitaldi ugari antolatu ditu bere 75. urteurrena ospatzeko. Eta ekimen horien artean garrantzi berezia izango du datorren azaroaren 21ean egingo dugunak. Izan ere, gaur egungo partaideekin batera, dantzari eta abeslari beteranoak arituko dira elkarrekin oholtza gainean. Guztira 250 pertsonak hartuko dute parte ez ohiko ikuskizun horretan: 70 neska, 40 mutil, 20 haur, 80 abeslari, dozena bat musikari... Horrez gain, Danborradako eta Jardinzayen konpartsetako kideak ere ikusiko ditugu. Euskal Herriko txoko ezberdinetako dantza tradizionalak eta Eskolak sortutako koreografiak uztartuko dituzte 2 orduko iraupena izango duen emanaldi berezi honetan. Bide batez, belaunaldi ezberdinetako kideak arituko dira dantzan elkarrekin.
Eskolaren emanaldi berezi hori azaroaren 21ean, larunbata, izango da, Donostiako Kursaalen 18:00tan. Ekitaldi horretarako txartelak www.kursaal.eus webgunean eskuragarri dituzue 5 eta 10 euroren truke. Gonbidatuta zaudete!!!
Dokumentuaren akzioak