Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ertza Ertza: Moor Krad

Dokumentuaren akzioak

Ertza: Moor Krad

Noiz 2024/10/03
19:30
Non Getxo, Muxikebarri
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Ertza: Moor Krad

MOOR KRAD-ERTZA

Dantza garaikideko ikuskizun honek barne hartzen ditu hiriko dantza, ´krumpling´ dantza afroamerikarra edo ´tutting´ bezala ezagutzen den hatz-mugimendua. Gezurrik eta moral bikoitzik gabeko pieza honetan sei interpretek geure baitan, baina gureak izango ez balira, erreprimitzen ditugun alderdiak azaleratuko dituzte. ‘Getxo Eszena Irekia’ deialdian hautatutako ikuskizuna.

Dokumentuaren akzioak

Ertza

Ertza

ERTZA, 2004. urtean sortu zen Asier Zabaleta (Ezkio, Gipuzkoa 1.972) dantzari eta koreografoaren zuzendaritzapean, artearen diziplina anitzak dantza gaikidearekin nahastuz, sorkuntza ezberdinak sustatzeko helburuarekin.

 

ERTZA-k bere ikuskizunekin, gizaki eta gizartearen kontraesanen inguruan galderak plazaratu nahi ditu, eta espazio publikoetarako, nahiz aretoetarako sorturiko produkzioen bitartez, ikusle berriak bilatu.

 

Sortu zenetik, ERTZA-k ondorengo herrialdeetan erakutsi ditu bere lanak: Txina, Filipinak, Brasil, Peru, Costa Rica, El Salvador, Mexico, Israel, Errusia, Lituania, Luxemburgo, Suitza, Alemania, Frantzia, Italia, Grezia, Polonia, Portugal eta Espainia.

 

Sorkuntza arloan eginiko lanez haratago, ERTZA-k hainbat formakuntza eta sentsibilizazio proiektu jarri ditu martxan.

 

ASIER ZABALETAK ONDORENGO HERRIETAN EMAN DITU SORKUNTZA IKASTAROAK:

 

Geneba (Suitza), Manila (Filipinak), Salvador de Bahía (Brasil), Belo Horizonte (Brasil), Porto Alegre (Brasil), Ipatinga (Brasil), Recife (Brasil), Heredia (Costa Rica), Chelyabinsk (Errusia), San Luis Potosi (Mexiko), Baiona (Iparralde), Maspalomas (Gran Canaria), Sevilla, Burgos, Madrid, Donostia eta Bilbao.

 

ONDORENGO HERRIETAN EGIN DITU EGOITZA ARTISTIKOAK:

 

Baiona eta Biarritz (Iparralde), Salvador de Bahía eta Belo Horizonte (Brasil), Chelyabinsk (Errusia), Burgos (Espainia), Donostia eta Bilbao.