Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ertza Ertza: Hariak

Dokumentuaren akzioak

Ertza: Hariak

Noiz 2017/02/03
20:30
Non Leioa, Kultur Leioa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Ertza: Hariak

Argazkia: Gorka Bravo

Hariak, istant batean bizitza osoa sostengatzen zioten hariak hautsi, eta hutsetik hasi beharrean aurkitu den jendearen esperientziez osatutako antzezlan diziplina anitza izango da. Harkaitz Cano idazleak aukeratu, jaso eta moldatutako benetako jendearen benetako istorioak. Gizaki itxurako txotxongiloek eta txotxongilo itxurako dantzariek lehen pertsonan kontatuak Iñar Sastreren musikaz lagundurik. Obraren sorkuntza prozesua 2016an zehar egingo da.

  • Zuzendaria: Asier Zabaleta.
  • Dantzariak: Natalia de Miguel, Thiago Luiz Almeida, Caio Henrique de Souza, María Andrés, Claudio Rojas.
  • Testua: Harkaitz Cano, Joseba Sarrionaindia.
  • Koreografia: Asier Zabaleta dantzarien laguntzaz.
  • Panpinen egileak: Dejabu panpin laborategia.
  • Argien diseinua: Oscar Grijalba.
  • Eszenografia: Pello Artola.
  • Musika: The Gateless Gate, Silent Strangers, Germanager, Kai Engel, Learning music, Nest, J.S.Bach.
  • Ekoizpena: Ertza
  • Banaketa: Isabel Jiménez (infinitaescena.com)
  • Argazkia: Gorka Bravo

Dokumentuaren akzioak

Ertza

Ertza

ERTZA, 2004. urtean sortu zen Asier Zabaleta (Ezkio, Gipuzkoa 1.972) dantzari eta koreografoaren zuzendaritzapean, artearen diziplina anitzak dantza gaikidearekin nahastuz, sorkuntza ezberdinak sustatzeko helburuarekin.

 

ERTZA-k bere ikuskizunekin, gizaki eta gizartearen kontraesanen inguruan galderak plazaratu nahi ditu, eta espazio publikoetarako, nahiz aretoetarako sorturiko produkzioen bitartez, ikusle berriak bilatu.

 

Sortu zenetik, ERTZA-k ondorengo herrialdeetan erakutsi ditu bere lanak: Txina, Filipinak, Brasil, Peru, Costa Rica, El Salvador, Mexico, Israel, Errusia, Lituania, Luxemburgo, Suitza, Alemania, Frantzia, Italia, Grezia, Polonia, Portugal eta Espainia.

 

Sorkuntza arloan eginiko lanez haratago, ERTZA-k hainbat formakuntza eta sentsibilizazio proiektu jarri ditu martxan.

 

ASIER ZABALETAK ONDORENGO HERRIETAN EMAN DITU SORKUNTZA IKASTAROAK:

 

Geneba (Suitza), Manila (Filipinak), Salvador de Bahía (Brasil), Belo Horizonte (Brasil), Porto Alegre (Brasil), Ipatinga (Brasil), Recife (Brasil), Heredia (Costa Rica), Chelyabinsk (Errusia), San Luis Potosi (Mexiko), Baiona (Iparralde), Maspalomas (Gran Canaria), Sevilla, Burgos, Madrid, Donostia eta Bilbao.

 

ONDORENGO HERRIETAN EGIN DITU EGOITZA ARTISTIKOAK:

 

Baiona eta Biarritz (Iparralde), Salvador de Bahía eta Belo Horizonte (Brasil), Chelyabinsk (Errusia), Burgos (Espainia), Donostia eta Bilbao.