Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ertza Ertza: Dye Dye

Dokumentuaren akzioak

Ertza: Dye Dye

Noiz 2022/07/23
19:00
Non Arrasate
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Ertza: Dye Dye

DYE DYE_ DANTZA_ ARRASATE_ERTZA

Hitzek, mugimenduek, emozioek, bizitako esperientziek eta beste pertsonekin elkarekintzak, gure esentziak busti eta kolore ezberdinez betetzen dituzte. Era berean, gure tonalitateekin besteon esentziak bustitzen ditugun moduan.

Tonalitateak ez dira aldagaitzak; ezta pertsonen esentziak ere. Are gehiago, biak etengabe tintatzen, diluitzen eta nahasten doaz, bidean Kolore berriak sortuaz.

DYE DYE ikuskizunean, bi pertsonek beren kolore paletak partekatzen dituzte, beraien bagajea, beraien bizita; biak ortzadar berri batetan funditzera iritxi arte.

Dokumentuaren akzioak

Ertza

Ertza

ERTZA, 2004. urtean sortu zen Asier Zabaleta (Ezkio, Gipuzkoa 1.972) dantzari eta koreografoaren zuzendaritzapean, artearen diziplina anitzak dantza gaikidearekin nahastuz, sorkuntza ezberdinak sustatzeko helburuarekin.

 

ERTZA-k bere ikuskizunekin, gizaki eta gizartearen kontraesanen inguruan galderak plazaratu nahi ditu, eta espazio publikoetarako, nahiz aretoetarako sorturiko produkzioen bitartez, ikusle berriak bilatu.

 

Sortu zenetik, ERTZA-k ondorengo herrialdeetan erakutsi ditu bere lanak: Txina, Filipinak, Brasil, Peru, Costa Rica, El Salvador, Mexico, Israel, Errusia, Lituania, Luxemburgo, Suitza, Alemania, Frantzia, Italia, Grezia, Polonia, Portugal eta Espainia.

 

Sorkuntza arloan eginiko lanez haratago, ERTZA-k hainbat formakuntza eta sentsibilizazio proiektu jarri ditu martxan.

 

ASIER ZABALETAK ONDORENGO HERRIETAN EMAN DITU SORKUNTZA IKASTAROAK:

 

Geneba (Suitza), Manila (Filipinak), Salvador de Bahía (Brasil), Belo Horizonte (Brasil), Porto Alegre (Brasil), Ipatinga (Brasil), Recife (Brasil), Heredia (Costa Rica), Chelyabinsk (Errusia), San Luis Potosi (Mexiko), Baiona (Iparralde), Maspalomas (Gran Canaria), Sevilla, Burgos, Madrid, Donostia eta Bilbao.

 

ONDORENGO HERRIETAN EGIN DITU EGOITZA ARTISTIKOAK:

 

Baiona eta Biarritz (Iparralde), Salvador de Bahía eta Belo Horizonte (Brasil), Chelyabinsk (Errusia), Burgos (Espainia), Donostia eta Bilbao.