Oreretako Dantzari Txiki Eguna
Urtero bezala, aurten ere, maiatzaren 1ean Ereintza Dantza Taldeak antolatutako Oreretako Dantzari Txiki eguna ospatuko dugu.
Goizeko 11:30ean emango diogu hasiera Koldo Mitxelena plazan. Ondoren, herrian zehar desfilearekin hasiko gara. 13:30ean, amaiera emateko, Gamon Zumardian talde guztiak elkartuko gara. Bertan, agurra, agintariaren, fandago eta arin-arina dantzatuko ditugu guztiok elkarrekin.
Arratsalderako plana ere badugu. 16:15ean trikitilariek dantzaldiari hasiera emango diote Gamon Zumardian. Ondoren, 16:30ean Modestoekin jarraituko dugu. Euria egingo balu, herriko aterpeetan dantzatuko dugu eta arratsaldeko dantzaldia Gaztañoko frontoi berrira pasako litzateke.
Aurten , Murixka (Lezo), Aurtzaka (Beasain), Hondarribiko Musika eta Dantza Eskola (Hondarribi), Udaberri (Tolosa), Zumaiako Musika Eskola (Zumaia), Zubietako Joaldunak (Zubieta) taldeek hartuko dute parte Errenteriako Herri Arte Eskolako dantzariekin batera.
Eskerrak eman nahi dizkiegu egun osoan zehar laguntzeko prest agertu den orori. Baita bazkariak antolatzen lagundu duten herriko elkarte gastronomikoei ere: Gautxori, Txepetxa, Alkartasuna, Amulleta, Txintxarri, Landare, Hibaika eta Gure Toki. Azkenik, Super Amara eta Sein Izarrak babesleei, zein Errenteriako Udalari ere eskerrak eman nahi dizkiegu.
Egun polita izango delakoan, bertan parte hartzera animatu nahi dugu jendea.
Maiatzak 1ean ikusiko dugu elkar!!