Oreretako azeri-dantzan parte hartu nahi?

2025/01/29
Oreretako azeri-dantzan parte hartu nahi?

Inauteriak ate joka ditugu eta gu horretan lanean gabiltza. Aurten ere azeri-dantza eta Sardinaren Ehorzketa egingo dugu Oreretako kaleetan zehar.
Urtero bezala, azeri-dantzan herritar orori parte hartzeko aukera eskaini nahi diegu. Horretarako, galdetegi bat sortu dugu izena emateko.

Entseguak ere prestatu ditugu. Hauek, otsailaren 12, 19 eta 26ean izango dira Merkatuzarren arratsaldeko 19:30etan eta Azeri Dantza otsailaren 27an izango da.
Parte hartzeko baldintzak ere badaude:

  • Izena emateko gutxieneko adina 18 urte da.
  • Entseguetara etortzea.


Izena emateko azkeneko eguna otsailak 5 da.