Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Soka erakusketaren inaugurazioan, soka-dantzan

Dokumentuaren akzioak

Soka erakusketaren inaugurazioan, soka-dantzan

Soka erakusketaren inaugurazioan, soka-dantzan

Argazkia: Mikel Irure

Ekainaren 2tik zabalik dago Iruñeko Karrika Nagusiko Kondestablearen jauregian 'Soka, euskal dantzaren urratsetan' erakusketa. Egun horretako arratsaldean egin zen erakusketaren inaugurazioa eta gure parte-hartzea izan zuen ekitalditxoak.

Sokaren inaugurazioa Iruñean 01
Argazkia: Mikel Irure

Bestela ezin zitekeen bezala, soka-dantzan sartu ginen Kondestablearen jauregiko patio dotorean. Soka osatu zutenen artean Aritz Romeo, Iruñeko udaleko zinegotzia, Pantxoa Etxegoin, Euskal Kultur Erakundeko zuzendaria eta Maitena Muruzabal, Udaleko kultura alorreko zuzendaria. Itziar Perez-ek egin zituen aurresku lanak eta Julen Fagoagak atzeskuarenak. Iñaki Sagardoi, Eiande Aranburu eta Aitor Huartek osatu zuten txistulari taldea.

Sokaren inaugurazioa Iruñean 02
Argazkia: Mikel Irure

Sokaren inaugurazioa Iruñean 03
Argazkia: Idoia Monje

Sokaren inaugurazioa Iruñean 04
Argazkia: Idoia Monje

Aurresku eta atzeskuak haien belauntxingoa dantzatu eta agintariei eskainita, lehen solairura igo ginen sokan, han paratua baita erakusketa. Hitzaldien ondotik, erakusketaren bisita gidatua egin ziguten EKEko Pantxoa Etxegoin eta Jakes Larrek.

Sokaren inaugurazioa Iruñean 06
Argazkia: Mikel Irure

Sokaren inaugurazioa Iruñean 07
Argazkia: Idoia Monje

Sokaren inaugurazioa Iruñean 08
Argazkia: Mikel Irure

Sokaren inaugurazioa Iruñean 09
Argazkia: Mikel Irure

Sokaren inaugurazioa Iruñean 13
Argazkia: Idoia Monje

  • Ekainaren 2ko ekitaldiko argazki sorta zabalxeagoa hemen ikusgai:

2017-06-02 Soka erakusketaren inaugurazioa

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.