Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Soka-dantza eta Trokeo-dantzak, bezperaren bezperan

Dokumentuaren akzioak

Soka-dantza eta Trokeo-dantzak, bezperaren bezperan

Soka-dantza eta Trokeo-dantzak, bezperaren bezperan

Argazkia: Pablo Lasaosa

Luzeak egin zaizkigu azken 4 hilabeteak, baina ziztuan pasa zaizkigu, bestetik. Inauterietatik ez-Sanferminetara jauzi bakar batean. Atzean utzi ditugu konfinamendu garaiko etxeko tele-entsaioak —zeintzuetan 24 dantzari bildu garen bataz-beste—, eta kalean ensaiatzen hasi gara duela 3 astetik hona. Plazara ateratzea baino ez zaigu falta.

Sanjoan bezperako soka-dantzarik ezin izan genuen eman ekainaren 23an eta Sanferminak bertan-behera geratzearen ondorioz, Trokeo-dantzarik ere ezingo dugu dantzatu uztailaren 7an eta 14ean. Ez dago galera hori ordezkatuko duenik, baina sikiera, haien testuinguru naturaletik kanpo bada ere, Soka-dantza (moldatua) eta Trokeo-dantzak eman ahal izanen ditugu heldu den igandean, uztailaren 5ean, Iruñeko Ziudadelan.

Sanjoan bezperako soka-dantza 2019_oinak
Argazkia: Malkovich

Iruñeko udalak udako kultur-programazioaren baitan sartuko da emanaldi hau eta bertan, Iruñeko udal txistulari eta gaitero bandekin batera ariko gara.

Iruñeko udal txistulari, gaitero eta dantzarion emanaldia

  • Uztailak 5
  • 12:30etatik aurrera
  • Iruñeko Ziudadelan
  • Sarrera libre, edukiera bete arte

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.