Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak 2017ko Sansaturninon ere, trokeo-dantzak

Dokumentuaren akzioak

2017ko Sansaturninon ere, trokeo-dantzak

2017ko Sansaturninon ere, trokeo-dantzak

Argazkia: Jesus Caso

Gure urtebetetze eguna da azaroaren 29a. Egun horrekin atera zen gure taldea dantzara lehenbiziko aldiz 1949. urtean eta hartara, beti izaten da egun berezia. Agian berezixkoago aurten, gure dantza propioak dantzatu ahal izan ditugulako gure egunean.

Hasteko, Iruñeko burgu frankoetatik promenatzea, nagusien taldera pasa berri diren dantzari gaztetxoen debuterako balio izan zuena. Hamaiketako goxoarekin barneak epeldurik, eguerdi aldera udal plazara heldu ginen jadanik dantzatzeko gogoz. Euri pixka bat egin zuela eta erraldoi konpartsakoak dantzatzeko dudatan. Ah, ba guk dantzatuko dugu! —guk—. Ale, ba guk ere bai! —haiek—. Erraldoien baltsa arropaz fite-fite aldatzeko probestu genuen —oraingoan, hotzarendako jaka apropos eta guzti— eta udaletxeko atarian kokatu ginen gaiteroen seinalearen zain.

Ziztuan atera ziren Boboaren atzean dantzariak, xirimiriari ez ikusiarena eginez.

Sansaturnino 2017 - 01
Argazkia: Jesus Caso

Plaza hartu eta lau trokeo-dantza eman genituen, bata bestearen ondotik. Lerratzeko kezkak-edo luzeegi bilakatuarazi zigun dantzaldia. Heldu den aldian laburxeago ariko garela adostu genuen.

Sansaturnino 2017 - 02
Argazkia: Jesus Caso

Sansaturnino 2017 - 03
Argazkia: Iñaki Zugasti

Sansaturnino 2017 - 04
Argazkia: Jesus Caso

Sansaturnino 2017 - 05
Argazkia: Ander Lukin

Sansaturnino 2017 - 06

Tarteka 2 xorta, tarteka eguzki printzak, adostutakoa dantzatzerik izan genuen, bai gustora dantzatu ere! Dantzatu, lagun eta senideak agurtu eta arropaz aldatzera abiatu ginen berriz. Ondotik, bazkaria eta besta, ez baita egunero 68 urte betetzen!

  • Azaroaren 29an hainbat lagunek hartutako argazki ederrak, hementxe ikusgai:

2017-11-29 Sansaturnino eguna

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.