Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak San Blas eguneko soka-dantza dantzatuko dugu ostiralean

Dokumentuaren akzioak

San Blas eguneko soka-dantza dantzatuko dugu ostiralean

Tuju, tuju!!! Marrantatu gara eta eztarriko minak eta eztulak loa galarazten digute.

Eskerrak ostiralean San Blas eguneko soka-dantza emanen dugula beste behin, gaitz horien kontrako botika eraginkorra -0º inguruko tenperaturan eta elur-mehatxuarekin dantzatu izan badugu ere, gure buruei sinistaraziko diegu biharamuneko zintzurreko min hori lehenagotik zetorrela eta behin sendatuta, San Blasi eskainitako belauntxingoei esker dela, zalantzarik gabe-. 

San Blas, ito arte arnas dio esaera zaharrak, eztarriko minak sendatzeko omen duen iaiotasuna gogoan. Guk Blas lagunaren esku baino, angileptolaren esku uzten dugu gure lepoaren osasun ona, baina inoiz ezin da jakin eta badaezpada, aurten ere soka-dantza dantzatuko dugu bere izena daraman egunean, aurten ostiralarekin, esan bezala.

San Blas eguneko soka-dantza:

  • Otsailaren 3an
  • Arratsaldeko 19:30etan
  • San Nikolas plazan 

*Kasu, ikusleak ere sendatuko omen ditu-ta, Blas lagunak!

San Blas soka-dantza 2016

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.