Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Konfinamendua dantzaz eta kolorez jantzi!

Dokumentuaren akzioak

Konfinamendua dantzaz eta kolorez jantzi!

Konfinamendua dantzaz eta kolorez jantzi!

Jaurrietako Axuri beltza, Asisko Urmeneta, Duguna dantza taldea, Koloreaga, 2010.

Oraindik ere etxean sartuta pasa beharko ditugun orduak pixka bat arintzeko proposamena dakarkizuegu. 2010. urtean karrikaratu genuen Koloreaga liburuaren marrazkietako batzuk sareratu ditugu hemen, deskargatzeko moduan, inprimatu eta etxeko giro-goxoan koloreztatzeko aukera izan dezazuen. Asisko Urmenetak egindako marrazkietatik, momentuz 4 jarriko ditugu eskuragarri. Ahaztu gabe paperezko Koloreaga liburu osoa (68 orr.) duzuela Dantzan-en dendan (denda.dantzan.eus) salgai. 

 Mila kolore dantzan bihotzetan...  Eta mila kolore dantzan liburu honetan, mila dantzari koloretan...  Etxeko txikienei, etorkizuneko festagile, festazale eta dantzariei zuzendutako liburua da hauxe. Margotzen liberti daitezen, margotzen ezagutu ditzaten gure festetako protagonistak, gure festetako...

Liburuan aurki daitezkeen koloreztatzeko marrazki ederretako batzuk pdf-an deskargatzeko dituzue hemen:

1- Jaurrietako Axuri-beltza (pdf)

Koloreaga: axuri-beltza
Axuri beltza, Asisko Urmeneta, Duguna dantza taldea, Koloreaga, 2010.

2- Berako mail-dantzak (pdf)

Koloreaga - Bera 2
Berako makil-dantzak, Asisko Urmeneta, Duguna dantza taldea, Koloreaga, 2010.

3- Goizuetako inauteriak (pdf)

Koloreaga - Goizueta
Goizuetako inauteriak, Asisko Urmeneta, Duguna dantza taldea, Koloreaga, 2010.

4- Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza (pdf)

Koloreaga - Aldapako ezpata-dantza 2
Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza, Asisko Urmeneta, Duguna dantza taldea, Koloreaga, 2010.

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.