Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Iruñeko dantzarion IV. topaketa

Dokumentuaren akzioak

Iruñeko dantzarion IV. topaketa

Aurtengoan Iturrama auzoari egokitu zaio Iruñeko dantzarion IV. topaketa hartzea. Auzoko festak izan dira asteburuan eta horregatik. Emanaldi honen funtsa errexa da: talde bakoitzak 10 minutuko tartetxoa du bere errepertorioa erakusteko. Emanaldiari ez zaio helburu konplexurik eskatzen, demagun errepertorio berrien erakustea, taldeen hausnarketa prozesuen fruituak  azaleratzea edo ildo zehatz bati jarraituko dioten dantzak plazaratzea...  Helburua xinpleagoa da: Iruñeko talde ezberdinok emanaldi bat egiteko elkartzea. Hori baizik ez ez baita gutxi.

Hartara, emanaldia Iruña taldekoek zabaldu zuten Lapurdiko inauterietako dantzak erakutsiz:

IMG_8549

Muthiko Alaiak dantza taldeak 3 dantza eman zituen: Durangaldeko arku-dantza, Bateleren zortzikoa eta Segundo Olaetaren Arretxinagako San Migelen ezpata-dantzaren moldaketa:

IMG_8560

IMG_8576

Ondotik, Oberena dantza taldearen txanda. Zuberoako makil-dantza eta Cortes-eko paloteadoko dantzak erakutsi zituzten.

IMG_8615

Amaiur dantza taldeak Francisco Beruetek XX. mende erdialdean sortu zituen dantzetako batzuk dantzatu zituen: Desmayo eta Corroncho.

IMG_8641

Iruñea "i" letraz hasten da eta Iribas ere bai, beraz bertako Basakaitz dantza taldekoek Iruñeko dantza taldeekin batera parte hartu ohi dute Iruñeko dantzarion topaketan. Monteagudoko paloteadoko dantzak dantzatu zituzten.

IMG_8660

Kasik iluntzear zen gure txanda heldu zelarik. Eiande Aranburu txistuan eta Beñat Lopez atabalean, Durangaldeko erregelen aurreskuaren doinua jotzen hasi ziren. Itziar Perez-ek egin zituen aurresku lanak.

IMG_8675

Atzesku lanak, aldiz, Mikel Tristan-ek.

IMG_8685

Norberak bere lanak amaituta, Ainara Ranera eta Irantzu Irigoien zerbitzariek gonbidatu bana gonbidatu zuten sokara. Itziar eta Mikelek banango zaharra dantzatu zieten.

IMG_8696

Soka gonbidatu gehiagorekin osatu eta fandango eta arin-arina dantzatuz amaitu genuen emanaldia, axkar-axkar, biharamunean Ezpalak baigenuen Iruñean.

IMG_8724

Emanaldiaren argazki album zabalagoa hemen:

2016-05-27 Iruñeko dantzarien IV. topaketa

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.