Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Iruñeko dantzarion agenda Sanferminetarako

Dokumentuaren akzioak

Iruñeko dantzarion agenda Sanferminetarako

Ordu batzuk baino ez dira falta iruindar guztiak dantzariz jantzi -izan ere jantzi zuri-gorria ez al da dantzari jantzia finean?- eta gure urtea bitan banatzen dituzten bestak har daitezen. Besta egun horietan dantzatzeko, batez ere, sortu zuen Iruñeko udalak gure taldea eta beraz, badugu zer egina heldu den egunetan. Hona Iruñeko dantzarion agenda Sanferminetan:

  • Uztailak 6, asteazkena, 13:30, Foruen plazan: Iruñea eta Iruñerriko dantza taldeon emanaldia (Eltziegoko eta Luzaideko dantzak).

  • Uztailak 7, osteguna, 9:45, Udal plazatik: Prozesioa eta ondotik, emanaldia udal plazan -14:30 inguruan- (Durangaldeko dantzari-dantza eta erregelak).

  • Uztailak 8, ostirala, 9:30, Iruñeko erraldoi konpartsak bisita eginen digu eta balts bat eskaini.

  • Uztailak 9, larunbata: Duguna eguna. Bazkaria eta gero gerokoak...
  • Uztailak 10, igandea, 11:00etan Gazteluko plazan: Jauzien jaia, Duguna-ko musikarien doinuekin. 18:30etan San Jose plazan, Boiseko (AEB) dantzarien emanaldia

  • Uztailak 11, astelehena, Errekoletak plazatik: Txikien eguneko kalejira-dantzaldia - 12:00etan emanaldia Gazteluko plazan-.
  • Uztailak 12, asteartea, Zaldiko Maldikon: Atun-jana, Dugunako musikariek girotua
  • Uztailak 14, osteguna, 10:45etan Udal plazatik: Zortizurrena. Ondotik -13:30ak inguruan- emanaldia Udal plazan bertan.

Dokumentuaren akzioak

2016/07/06 08:52
Iruñeko dantzarion agenda baino, Iruñeko dantzari batzuen genda da hori, ezta? Zuena alegia.
2016/07/13 11:09
Iruñeko zeremonialetan dantzatzen dugun dantzariak izaki, gure taldea izendatzeko baliatu izan den izenetako bat da, Migel Jabier Urmenetak, Jimeno Juriok, Leocadio Muro Urrizak... erabilia, besteak beste. Eta guk ere erabiltzen dugu, jakinda, bistan da, Iruñean beste dantzari asko dagoela.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.