Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Iruindarrak Baigorriarrak dantzatzen

Dokumentuaren akzioak

Iruindarrak Baigorriarrak dantzatzen

BANDtzaldia izeneko egitasmoa jarri du martxan AIKO taldeak. Hango eta hemengo musika banden doinura antolatutako dantzaldi bira. Lehenengoa ekainaren 24ean izanen da Bilbon, bertako musika bandarekin, 19:30etan plaza berrian.

Proiektua ezagutzera emateko bideoa zabaldu du AIKOk, duela zenbait aste Bilboko eraikin bateko terrazan grabatutakoa. Gu han aritu ginen dantzan, plazerez. Goiz pasa ederra egin genuen "grabatzen" eta "moztu" artean. Bideoan, Baigorriarrak dantza-jauzia -Azkaindarrak jauziaren cover-a- ematen agertzen dira gure hainbat dantzari: Itxaso Martinez, Iñaki Tristan, Irantzu Irigoien, Julen Fagoaga, Ainara Ranera, Hasier Moreno, Itziar Perez, Aitor Arana eta Aritz Ibañez - Bilboko eraikin bateko terrazan- eta Patxi Laborda -Bilboko musika bandarekin batera- eta iruditzen zaigu emaitza txukun samarra dela.

Hortxe bada:

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.