Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Ezpata-dantza Nafarroako erresumari aitortza ekitaldian, bihar

Dokumentuaren akzioak

Ezpata-dantza Nafarroako erresumari aitortza ekitaldian, bihar

Abenduaren 3an ospatzen da Nafarroa Garaian Nafarroaren eguna (zoratzekoa da herri hau, enpin). Iaztik, Foru Gobernuak ekitaldi berri bat erantsi dio programa ofizialari: Nafarroako erresumari aitortza. Eta ekitaldiaren oinarri nagusi, dantza, lore eskaintzarekin batera. Iaz Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza proposatu genuen Nafarroa guztiko dantzariak biltzeko dantza gisa, emaitza ederra gertatu eta aurten ere errepikatzekoak gara.

Beraz Nafarroako lau kornerretako 31 dantzari bilduko gara bihar dantzara, goizeko 11:15etatik aitzina Nafarroako Artxibo Nagusiaren atarian. Tartean zenbait gonbidatu berezi, Merinalde bakoitzeko eta Iruñeko dantza taldeen ordezkari:

  • Jonathan Pérez (Cabanillas)
  • Ibai Indart (Baigorri)
  • Eva García (Lodosa)
  • César Miranda (Funes)
  • Julen Sagardoi (Otsagabia)
  • Julen Aldaz (Iruñea)
  • Fermin Teruel (Ortzadar)

Nafarroako erresumari aitortza

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.