Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Erriberako hiriburuan beste behin

Dokumentuaren akzioak

Erriberako hiriburuan beste behin

Gure egutegian zenbait emanaldi finko ditugu. Gehienak Iruñerrian, Iruñeko dantzarion protokoloen barruan. Baina baditugu beste emanaldi kuttun batzuk. Horietako bat da Tuterako festetako emanaldia.

Beterri peñakoek gonbidatuta, bederatzi urte daramatzagu Erriberako hiriburuko Santa Ana jaietara joaten. Aspaldi goizez bagindoazen ere, azkenaldian arratsaldez egiten dugu emanaldia, eguzkitan urtu ez gaitezen. Aurten uztailaren 29an izan ginen han.

Talde argazkia

Aurten iparra eta hegoa elkartu ditugu, Luzaideko dantzak Tuterara eramanez. Talde argazkia Beterriko atean hartu ondoren, kalejiran abiatu ginen, arratsaldeko zortziak aldera, eguzkiak gogorregi jotzen ez duenean. Kalejiran baino, martxan abiatu ginen. Jada ezagunak ditugun San Jaime eta Estrella plazetan egin genituen lehenbiziko dantzak: Muxikoak lehenbizikoan eta 1. eta 3. kontradantzak eta Makilaria bigarrenean.

Mutxikoak

Makilaria

Kontradantza

Kontradantzen zorabiotik bizkortuta, aurrera jarraitu genuen, Foruen Enparantzar - edo tuterarrek dioten moduan, plaza berrira-. Bertan, lehenbizikoz lortu genuen gure dantza sorta osoa dantzatzea, inolako arazorik gabe, -ez zezensuzkorik, ez soinu frogarik…-. Bolant-dantza, Antrexatak, Sorginak eta Ostalerrak. Publikoa txundituta edo bideoko laguna bezala, txundituegia.

Martxan

Antrexantak

Hortik Beterri peñara bueltatu ginen, azkeneko geldiune bat egin ondoren, Herrerías kale aldapatsu eta zabalean. Bertan dantzatu genuen berriro makilaria, bigarren kontradantza eta dantza-luzea. Horrenbeste martxa jo ondoren, azkeneko bat eskaini zuten musikariek Beterriko atean. Donostiako martxa, alegia. Urtarrileko hotza gogoratu nahian, agian.

Kontradantzan

Musikariak

Musika tresnak gorde, jantziak aldatu eta bapo afaltzera joan ginen. Gero, gerokoak! Gustura joanen ginateke heldu den urtean ere!

Aitor Razkinek ateratako argazki sorta hementxe:

Tutera 2016

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.