Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak 4 emanaldi izan genituen oso denbora gutxian

Dokumentuaren akzioak

4 emanaldi izan genituen oso denbora gutxian

4 emanaldi izan genituen oso denbora gutxian

Aunitz Urtez ezpata-dantza (Argia dantzari taldea), Arriaga Antzokian, 2011-10-16an. Argazkia: Iñaki Zugasti

Hobe esanda, izanen ditugu...

Lanez gainezka datorkigu ekaina bukaera. Eskerrak uztaila hasiera libre samar dugu... Oh wait!!!

Ostiralean -ekainak 17- Pamplonesa musika bandak emanen duen kontzertu-dantzaldian parte hartuko dugu Iruñeko udal txistulari eta gaiteroekin batera. Boleroak, pasodobleak, tangoak, rantxerak... dantzatu ahal izanen ditugu plazer duten gainontzeko iruindarrokin batera, baina baita fandango, arin-arin eta Larrain-dantza ere, esaterako. Emanaldia arratsaldeko 20:30etan izanen da Burguen plazan.

Igandean -ekainak 19- Dugunako dantzarion eguna eginen dugu lehenbizikoz. Aspaldian martxan jarri nahi genuen ekimena da hau, baina arrazoi bat edo beste, orain arte ezin izan dugu. Hartara, Duguna-Iruñeko dantzariak osatzen dugun dantzari guztiok parte hartuko dugu emanaldian. Dantza eskolako txikienetatik hasi eta helduen taldean ari diren dantzari helduenetara helduz. Maila bakoitzeko taldeek dantza bana eskainiko dute, ikasturtean zehar landu dituzten dantza-trebezien lagin gisa. Taldearen ohizko errepertorioko dantzak erakutsiko ditugu, baina baita sorpresaren bat ere! Burguen plazan eginen dugu hau ere, eguerdiko 12:30etan.

Ekainaren 23an -ostegunean- berriz, ohikoa den gisan San Joan bezperako soka-dantza aterako dugu berriz ere Arrotxapeko zubi ondoko belardian. Arratsaldeko 19:00etan izanen da eta horrela -eta su gainetik saltoka- ongi etorria emanen diogu udaldeari. 

Jende sobera majoa garenez gero, Ekainaren 24ean -ostirala- berriz ere diosala eginen diogu udari eta eguzki garaitezinari, kasu honetan Eibar-en. Gau partean izanen da, 23:15ak aldera. Aunitz-urtez ezpata-dantza -San Fermin Aldapakoaren eta Arrateko ezpata-dantzen arteko nahasketa- eginen dugu, zorretan baiginen Kezkako lagunekin Ezpalak jaialdiaz geroztik. Ondotik Kezkakoen San Joaneko soka-dantza gozatu ahal izanen dugu, bai eta Eibar-ko festetako gau goxoa ere!

Adi... prest... ja!!!!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.