Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Ez-Sanferminak, ez-emanaldiak eta uztaileko beste emanaldi batzuk

Dokumentuaren akzioak

Ez-Sanferminak, ez-emanaldiak eta uztaileko beste emanaldi batzuk

Ez-Sanferminak, ez-emanaldiak eta uztaileko beste emanaldi batzuk

Ziudadelako emanaldia. 2021-07-07. Argazkia: Irati Aizpurua

Sanferminetan bi aldiz errepikatzen den oro bilakatzen omen dugu tradizio. Agian horregatik ohituta bezala hartu dugu aurtengo besta eza ere. Beharbada horregatik bilakatu dugu usantza uztailaren 5eko ez-emanaldia. Izan ere, aurtengoan ere bezperaren bezperan dantzan aritzea egokitu zaigu Iruñeko Ziudadelan, festaren berotasunetik kanpo, gure plazatik kanpo, eszenatokian, ikusleak urrun... Ez-Sanferminetako ez-emanaldia.

Gauzak ongi uztailaren 7an dantzatu beharko genituzkeen trokeo-dantzekin eman diogu hasiera emanaldiari. Bata bestearen ondotik joan dira lehenengo makil-txikiena, makil-handiena, arku-dantza, brokel-dantza eta zinta-dantza, baita estreinaldi bat ere: Xenpelarrena, makil-txikien dantza berria:

2021-07-05_Ziudadela-01
Argazkia: Irati Aizpurua

2021-07-05_Ziudadela-02
Argazkia: Irati Aizpurua

2021-07-05_Ziudadela-03
Argazkia: Irati Aizpurua

Xenpelarrena:

Soka atera dugu ondotik oholtza gainera. Idoia Egozkuek egin ditu aurresku lanak eta Edurne Turrillasek aldiz, atzeskuarenak. Ezin izan ditugu ordea lagunak eta ingurukoak dantzara gonbidatu, hartara hau ere pixka bat ez-soka-dantza.

2021-07-05_Ziudadela-04
Argazkia: Irati Aizpurua

2021-07-05_Ziudadela-05
Argazkia: Irati Aizpurua

2021-07-05_Ziudadela-06
Argazkia: Irati Aizpurua

Emanaldiari Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantzarekin eman diogu amaiera. Iaz ez bezala, amaieran ez dugu irradakarik dantzatu, maskek eta publikoarekiko urruntasunak bolumena eta zentzua kenduko diotelakoan.

2021-07-05_Ziudadela-07
Argazkia: Irati Aizpurua

2021-07-05_Ziudadela-08
Argazkia: Irati Aizpurua

2021-07-05_Ziudadela-09
Argazkia: Irati Aizpurua

Sanfermin aroa behin pasata, uztailean beste bi emanaldi egin ditugu, hilaren 19 eta 30ean. Normalean dantzarako zapaltzen ez ditugun bi auzotan aritzea erabaki dugu: Etxabakoitzen eta Erripagainan. Plaza zolan dantzatu dugu aspaldiko partez, ikusleekin buruz-buru eta guretako ohikoagoa den testuinguruan. Pentsatu gabe, bi emanaldi eder atera zaizkigu eta dantzari gazteendako erakusleiho gisa balio izan dute. Batean zein bestean trokeo-dantzak eta soka-dantza eman ditugu.

2021-07-19_Etxabakoitz-01
Etxabakoitz. Argazkia: Cristobal Puig

2021-07-30_Erripagaina-01
Erripagaina. Argazkia: Cristobal Puig

Hemen dituzue ikusgai hiru emanaldi hauetako argazki sorta zabalagoak:

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.