Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea dantzaz Vita Osojniken “Hombre Masa” koreografia aurkeztuko du Dantzazek

Dokumentuaren akzioak

Vita Osojniken “Hombre Masa” koreografia aurkeztuko du Dantzazek

2019/09/24 10:10
Vita Osojniken “Hombre Masa” koreografia aurkeztuko du Dantzazek

Dantzaz konpainia. Argazkia: Blanca Razquin

Vita Osojnik Esloveniako koreografoak sortutako “Hombre Masa” koreografia aurkeztuko du Dantzazek. Lanaren aurkezpen irekia irailaren 25ean 12:00etan Errenteriko Niessen Auditorioan izango da.

Dantzazek luzatu zion gonbidapena Vitari, Esloveniako hiriburuan dagoen Plesni Teater Ljubljana (PTL) eta Dantzazen arteko hitzarmenaren barruan. Akordioari esker, Vita Osojnikek hilabete bateko erresidentzia egin du Gipuzkoako Dantzagunean Dantzaz konpainiarekin. 2020ko udaberrian, berriz, Euskal Herriko koreografo batek Eslovenian erresidentzia egiteko aukera izango du.

Hombre Masa”

"Hombre masa" mugimendu pieza da, norbanako indartsua eta arduratsua aurkezten du, talde kolektiboa sortzeko laguntzen duena, baliagarria eta esanguratsua. Irudi kaleidoskopikoak sortu ditu, eta publikoari arreta eskatzen dio, informazio pilo bat emanez batera, bakoitzak erabaki dezake zeri jarraitu eta zerekin lotu. Vitak oinarria hartu du “psicologia de las masas” delakoa; bereziki José Ortega y Gasset-en “La rebelión de las masas” liburutik.

Dantzaz
Dantzaz konpainia. Argazkia: Blanca Razquin

Vita Osojnik

1976an Esloveniako Karnj-en jaioa, Ljubljanako Balleteko Bigarren Hezkuntzako Eskolan titulatu zen, eta Plesni Ljubljanan zentroan jarraitu zituen bere ikasketak, Fred Lasserreren lidertza artistikoarekin. 2002an Salzburgo Experimental Academy of Dancera joan zen Esloveniako Kultur Ministerioaren laguntzarekin, eta bere koreografia titulua lortu zuen 2005an.

Esloveniara bueltatzean, estatutu berezi bat ematen zitzaion: dantzaria, koreografoa eta dantza pedagogoa bezala onartua da. 2015eko urrian New Yorkeko Broadwayeko Tisch School of Artsen gonbidatuta dago koreografo bezala. Salzburgoko Experimental Dance Academyn irakasle gonbidatua da eta MoveMentors workshopak ematen ditu.

PTL-Dantzaz akordioa

Etxepare Institutuaren laguntzarekin, Dantzaz ekoizpen koreografikorako erresidentzien sarea ari da garatzen nazioarteko bazkideekin (Quebec, Mexiko, Eslovenia...) akordioak eginda. Horrela, Euskal Herriko koreografoek nazioartean erresidentziak egiteko aukera zabaldu nhai da, Dantzazek eskaintzen dituen baldintza berdinetan, hau da, dantzari profesionalen talde bat, ekoizpen talde bat, soldata bat, eta bere sorkuntza biran ateratzeko aukera.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

dantzaz

dantzaz