Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea dantzaz "Piriniotan artista izatea" jardunaldi profesionala

Dokumentuaren akzioak

"Piriniotan artista izatea" jardunaldi profesionala

Noiz 2025/02/20
09:00
Non Espaces Pluriels, Pau
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
"Piriniotan artista izatea" jardunaldi profesionala

Pyrenart II proiektuaren logoa.

Otsailaren 20an, Pyrenart II proiektuaren baitan, "Piriniotan artista izatea" jardunaldi profesionalak antolatuko dira Paun (64). Programak honakoak hartuko ditu baitan:

  • Bilaka Kolektiboaren Bezperan ikuskizuna (otsailaren 19an)
  • Gorputz hiztunak: dantza tradizioaren eta garaikidetasunaren arteko zubi gisa masterclassa, Bilaka Kolektiboaren eta Eneko Gilen eskutik. 25 plaza baino ez dago!
  • Lurralde-garapeneko erakundeak eta kultura-eragileak: nola egin lan hobeto elkarrekin? mahai-ingurua. Esti Susperregi Zabalo, Marie Heguy-Urain, Jacobo Ramirez, Santi Fábregas, Ximun Fuchs eta Laurent Moulédous izango dira hizlari.
  • Pyrenart II proiektuaren aurkezpena.
  • Pirinioak, mendigune kulturala mahai-ingurua. Nans Laborde-Jourdàa, Bilaka Kolektiboa, Jone San Martin, Led Silhouette, Romain Baudoin eta Victoria Klotz izango dira hizlari.

Horretaz gain, sektoreko pertsonak ezagutzeko aukera bikaina izango da!

Autoan soberako lekurik baduzu ala joateko modurik ez badaukazu, plataforma hau jarri dugu martxan autoak antolatu ahal izateko.

Informazio guztia Dantzazen webgunean aurki dezakezu.
Izen-emateak otsailaren 16a baino lehenago egin behar dira hurrengo estekan. 

Dokumentuaren akzioak

dantzaz

dantzaz

Dantzarako garapen-elkarte gisa, Dantzazek enplegua eta profesionalizazioa sustatzen ditu sektorean, sorkuntza koreografikoaren, ikerketaren eta berrikuntzaren bidez. Ordaindutako egoitza artistikoak eskaintzen ditu eta publiko berrientzako bitartekaritza-proiektuak sortzen ditu. Gipuzkoako Dantzagunean eta Agustinak Zentroan da egoiliari, eta tokiko eta nazioarteko erakundeekin lankidetza estuan dihardu, proiekzio komunitarioa bultzatuz eta dantzaren sektorea indartzen lagunduz.