Dokumentuaren akzioak
"Jugo" Jone San Martin eta Dantzaz-en lan berria
Metro Bilbao, Dantzaz Konpainiak, Jone San Martin-ek Dantzaz Konpainiarentzako egin duen sormen berria aurkezten dute: Jugo. Irailaren 25ean Bilboko metroko Sarriko geltokian aurkeztuko da lana 13:00etan, 14:00etan eta 15:00etan.
Sormen hau Dantzazen Aureo proiektu berriaren barne dago, eta hurrengo datetan Bilboko Arriaga Antzokian estreinatuko da.
Sormenari buruz
Jugo deitzen da (zentzu bikoitza du: “zukua” eta umeek “juego”esateko ahoskatzen duten soinua) Lan hau eskenatokitik kanpo egitekoa da, lotura egiteko artista eta publikoaren artean. Musikaegilea Mikel R. da. Joneren esanetan: "Topaketa eta distantziaren zehar sortutako espazioei mamia ateratzen saiatzen den lan bat
da, eta bertan, dantzariak elkartrukearen jolasean ibiliko dira. Eskaintza bat bezalakoa: eman eta jaso, eskaini eta hartu, bion keinuaren elkarrekikotasuna.”
Jone San Martin
(Konpainiarekiko sormen datak: irailaren 7tik 25era arte)
Donostiako dantzari eta koreografo hau Dantzaz Konpainiaren Artista Laguna da. Honako konpainia hauetan aritu da: Bartzelonako Balleta, Espainiako Ballet Nazionala, Ulmer Teather, Philippe Talard, Archipel Sud (Belgika), Jose Besprosvany konpainia (Belgika), Jacopo Godani konpainia (Belgika), Charleroi-ko Balleta (Belgika) eta Ballett Frankfurt -William Forsythe (Alemania).
Gaur egun The Forsythe Company-ko dantzaria da. Dantzari gisa, Munich-eko Haus der Kunst Museoan Francis Bacon-en erakusketa inauguratzera gonbidatu zuten, W. Forsythe, Dana Caspersen eta Kristine Burkle-rekin batera. 1999an Parisko Cartier Fundazioan Issey Miyake-ren erakusketarako gonbidatu zuten, Kristina Burkle-rekin batera eta 2004an Carlotta Sagna-ren Tourlourou koreografiarekin Avignongo Jaialdira. Bere Legitimo/Rezo lanarekin ari da munduan zehar bidaiatzen, William Forsythek bereziki berarentzako egindakoa, eta bere Forsythen lanari buruzko hitzaldi dantzatua.
2013an “Dantzategia” proiektuaren sortzailea izan zen, eta hortik atera zen Ni Espioi pieza Dantzaz Konpainiaren errepertorioan dago, bere obra Gorputitz -arekin batera. 2014an “Dantzategia 2.0” zuzentzen du ere bai, eta bertatik Gidariak lana ateratzen da, Dantzaz Konpainiarekin biran gaur egun.
Dokumentuaren akzioak