Jardunaldia: Pizgarri fiskalak arte eszenikoetan inbertsioak egiteko
Eskena, Euskadiko ekoizle eszenikoen elkarteak, Agustinak Zentroarekin batera, finantzaketa eredu berritzaile bat aurkeztuko du, kultur sektorearen bultzada eta Gipuzkoako enpresentzako errentagarritasun fiskalerako aukera uztartzen dituena.
Ekitaldiaren helburua da zerga araudi berri hori ezagutaraztea, arte eszenikoen ekoizleen eta eskualdeko enpresen arteko topaketak erraztea, eta lurraldeko kultura eta ekonomia sarea indartuko duten lankidetzak sustatzea.
Zer eskaintzen du jardunaldiak?
- Zerga-araudi berriaren funtzionamenduari eta onurei buruzko azalpen zehatza.
- Kultura- eta enpresa-eragileen artean kontaktuak eta lankidetzak sortzeko aukerak.
- Arte eszenikoen garapenean eta jasangarritasunean laguntzen duten finantzaketa-proiektuak bultzatzea.
Gainera, inbertsio-eredu horrek konpromiso sozial eta kulturala du, eta bermatzen du lortutako etekinen % 50, gutxienez, ekoizpen eta erakustaldi eszenikoko jardueretara bideratuko direla datozen urteetan, Gipuzkoako ekosistema kulturala sendotuz.