Jardunaldi profesionala Paueko Espaces Plurielsen
Otsailaren 20an, Pyrenart II proiektuaren baitan, "Piriniotan artista izatea" jardunaldi profesionalak antolatuko dira Paun (64). Programak honakoak hartuko ditu baitan:
- Bilaka Kolektiboaren Bezperan ikuskizuna (otsailaren 19an)
- Gorputz hiztunak: dantza tradizioaren eta garaikidetasunaren arteko zubi gisa masterclassa, Bilaka Kolektiboaren eta Eneko Gilen eskutik. 25 plaza baino ez dago!
- Lurralde-garapeneko erakundeak eta kultura-eragileak: nola egin lan hobeto elkarrekin? mahai-ingurua. Esti Susperregi Zabalo, Marie Heguy-Urain, Jacobo Ramirez, Santi FÁBREGAS REIGOSA, Ximun Fuchs eta Laurent Moulédous izango dira hizlari.
- Pyrenart II proiektuaren aurkezpena.
- Pirinioak, mendigune kulturala mahai-ingurua. Nans Laborde-Jourdàa, Bilaka Kolektiboa, Jone San Martin, Led Silhouette, Romain Baudoin eta victoria klotz izango dira hizlari.
Horretaz gain, sektoreko pertsonak ezagutzeko aukera bikaina izango da!
Informazio guztia Dantzazen webgunean aurki dezakezu.
Izen-emateak otsailaren 16a baino lehenago egin behar dira hurrengo estekan.
