Hasi dira Komunitatean Dantzaz! tailer irekiak
Dantzazek bultzatutako tailer ireki hauek hilean behin egiten dira Gipuzkoako Dantzagunean.
Dantza-saioaren ostean, parte-hartzaile guztiek elkarrekin hamaiketakoa egiteko aukera dute. Une berezi honek elkarrizketa eta elkarrekintza sustatzen ditu, eta proiektu honen bereizgarri den komunitate-sentimendua indartzen du. Saio guztiak doakoak dira eta edonork gozatu ahal izango du esperientziaz.
Komunitatean Dantzaz! hilero egiten da, hilabete bakoitzeko azken larunbatean, Gipuzkoako Dantzagunean. Parte hartu nahi baduzu ala galderarik baduzu, idatzi mediazioa@dantzaz.eus helbidera. Zure zain gaude!