Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea dantzaz "Momentun" Christine Hassid eta Dantzaz-en lan berria

Dokumentuaren akzioak

"Momentun" Christine Hassid eta Dantzaz-en lan berria

2015/09/24 11:05
Dantzaz Konpainiak eta Deustuko Unibertsitateak Momentum lana aurkezten dute. Christine Hassid-en sormena Irailaren 25ean aurkeztuko da Bilbon, Deustuko Unibertsitateko Klaustroan, goizeko 11:00etan. Sormen hau Dantzazen Aureo proiektu berriaren barne dago, eta hurrengo datetan Bilboko Arriaga Antz...

Dantzaz Konpainiak eta Deustuko Unibertsitateak Momentum lana aurkezten dute. Christine Hassid-en sormena Irailaren 25ean aurkeztuko da Bilbon, Deustuko Unibertsitateko Klaustroan, goizeko 11:00etan. Sormen hau Dantzazen Aureo proiektu berriaren barne dago, eta hurrengo datetan Bilboko Arriaga Antzokian estreinatuko da.

Sorkuntzari buruz

Momentun deitzen da, J.S. Bach-en musika du. Christinek sormen osoa maiatzean zehar egin zuen gure konpainiarekin. Dantzaz-ek (Malandain Ballet Biarritzekin elkarlanean), Biarritz Dantza sari honekin, koreografo gazte baina handiei, gurea bezalako konpainia batekin aritzeko eta haien sormenak nazioartean ospe handiko koreografoen piezekin batera aurkezteko aukera eman nahi die.

Christine HassidChristine Hassid

(Konpainiarekiko sormen datak: maiatzaren 18tik 29ra arte)

Christine Hassidek Bordelen  ikasi zuen C. Paolirekin, eta baita Conservatoire National de Région de Bordeaux-en ere. Sandrine Chaoulli zuzenduriko Coline à Istres lanean hasteko zelulan sartzen da, eta bertan, Limon, Cunningham, edo Graham teknikak ikasten ditu Preljocaj, Galotta, Maguy Marin, Ramòn Oller, PeterGoss, David Parsons, edo Serge Ricci, bezalakoekin arituz.
Gero, Christine Ohad Naharinek zuzentzen zuen Batsheva Ensemble-n (Tel Aviv) egon zen. Frantziara bueltan konpainia garaikide batzuekin aritzen da, eta Cie Redha-n sartzen da. Bertan dantzari eta asistente bezala aritzen da 10 urtez. Judith Jamisonen zuzendaritzapean dagoen New Yorkeko Alvin Ailey Dance Company-n aritzen da, baita, Pariseko Jeune Ballet de France-en, Amsterdamgo Het National Ballet-en, eta Hegoafrikako The State TheaterDance Company-n.
Bere lan koreografiko propioak egiten hasten da 2007an, eta bere sorkuntzak konpainia ezberdinen errepertorioan daude.
2012an, Christinek  bere konpainia sortzen du Bordelen (CHP-Christine Hassid Project). Bere azken sorkuntza, Orphée.com Biarritzeko Le temps d’aimer la danse festibalean aritu zen, baita Lyoneko Biennale Off-en, Espace Rhénan-en eta Médoquine-en (OCET Talence) ere. Senseko Les Synoladel-eko Biarritz Dantza sariaren irabazlea izanda, Dantzaz-entzako sormen koreografiko hau egin du, eta Bilboko Arriaga Antzokian estreinatuko da.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

dantzaz

dantzaz