DNA 2025 egoitza artistikoetarako deialdia zabalik

2025/01/22
DNA 2025 egoitza artistikoetarako deialdia zabalik

Kultura Zuzendaritza Nagusiak – Vianako Printzea Erakundeak, Baluarte Fundazioarekin lankidetzan, DNA 2025 Sorkuntza eta/edo Ikerketa Egoitza Artistikoen Programarako deialdia egin du, Nafarroako dantza garaikideko profesionalei edo Foru Komunitateari lotutakoei zuzenduta. Programa honen helburua dantzaren inguruan sormena, bitartekaritza kulturala eta komunitatearen eraikuntza sustatzea da.

Zer eskaintzen dute egoitzek?

  • Iraupena: 4 aste, 2025eko maiatza eta iraila bitartean (ez dute zertan elkarren segidakoak izan).
  • Diru-laguntza:
    • 8.000 €+ BEZ metropoli-areetatik kanpoko proiektuetarako.
    • 6.000 €+ BEZa Nafarroako Antzoki Sareko hiriguneetako proiektuetarako.
  • Laguntza: Kultur Ekintzako Zerbitzuko talde tekniko batek egingo du hautatutako proiektuen jarraipena. Era berean, sektoreko pertsona batek laguntza sortzailea emango du.

Ikusgarritasuna: Proiektuen aurkezpena DNA 2026 jaialdian.

Nork har dezake parte?

  • Nafarroa Garaiko dantza garaikideko profesionalek.

Zer espero da proiektuetatik?

  • Dantza garaikidea aztertzen duen ideia originala.
    Bitartekaritza-jarduerak, proiektua tokiko publikoari hurbiltzeko.
    Publiko berriak sustatzeko eta komunitatearekin konektatzeko ekintzak.

Informazio gehiago

DNA Festival-en webgunean aurki dezakezu informazio gehiago. Oinarriak ere bertan daude eskuragarri.