Dokumentuaren akzioak
Bisitaldiak dantzaz
Cristobal Balenciaga Museoak eta Dantzaz Konpainiak, elkarrekin egindako ikerketa-prozesu bati esker, bisitaldiak dantzaz eskeiniko dituzte.
Konpainiako dantzari gazteek Vitali Safronkine dantzari eta koreografoak bildumen inguruan sortutako koreografia interpretatuko dute.
Eguneko bisita programatuak bisitaldi dantzatuengatik ordezkatuko dira. Bisita hauek egiteko, izena eman beharra dago museoko harrera-lekuan, bisita ordua baino lehen eta museoko sarrera erosi ostean.
Bisitaldiak dantzaz
- Data: Abenduaren 6a.
- Lekua: Balenciaga Museoa, Getaria.
- Ordutegia: 11:00 eta 12:30.
Informazioa: Bisitaldiak dantzaz (Balenciaga Museoa)
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
dantzaz
Dantzarako garapen-elkarte gisa, Dantzazek enplegua eta profesionalizazioa sustatzen ditu sektorean, sorkuntza koreografikoaren, ikerketaren eta berrikuntzaren bidez. Ordaindutako egoitza artistikoak eskaintzen ditu eta publiko berrientzako bitartekaritza-proiektuak sortzen ditu. Gipuzkoako Dantzagunean eta Agustinak Zentroan da egoiliari, eta tokiko eta nazioarteko erakundeekin lankidetza estuan dihardu, proiekzio komunitarioa bultzatuz eta dantzaren sektorea indartzen lagunduz.