Dokumentuaren akzioak
Aureoren aurkezpena gaur Arriaga Antzokian

Dantzaz Konpainiak Aureo, bere azkenengo ekoizpenaren aurkezpena egingo du gaur 11:30etan Arriaga Antzokian.
Aureo dantza estilo ezberdinen dastaketa da, Itzik Galili, Lukas Timulak, Jone San Martin, Judith Argomaniz eta Christine Hassid-en sormenak osaturikoa. Europa osotik heldutako Dantzazen 12 dantzariek hurrengo urriaren 9an Bilboko Arriaga Antzokian taularatuko dituzte guretzat bereziki egindako bost sormen berri hauek.
Arriaga Antzokiak, koekoizle bezala, bere foyerrean antolatuko du prentsaurreko hau, eta bertan, koreografoak aurkitu ahal izango ditugu, eta, gainera, bost koreografien zatiak ikusiko ditugu zuzenean.
Dantzaz Konpainia: Aureo-ren aurkezpena
- Eguna: 2015eko urriaren 6an
- Ordua: 11:30etan
- Lekua: Arriaga Antzokiko Foyerra/Foyer Teatro Arriaga
- Partehartzaileak: Adriana Pous (zuzendari artistikoa), Fernando Saenz de Ugarte (zuzendari orokorra), Jone San Martin (koreografoa), Judith Argomaniz (koreografoa), Lukas Timulak (koreografoa), Christine Hassid (koreografoa)
Dokumentuaren akzioak
Erantzun

dantzaz
Dantzarako garapen-elkarte gisa, Dantzazek enplegua eta profesionalizazioa sustatzen ditu sektorean, sorkuntza koreografikoaren, ikerketaren eta berrikuntzaren bidez. Ordaindutako egoitza artistikoak eskaintzen ditu eta publiko berrientzako bitartekaritza-proiektuak sortzen ditu. Gipuzkoako Dantzagunean eta Agustinak Zentroan da egoiliari, eta tokiko eta nazioarteko erakundeekin lankidetza estuan dihardu, proiekzio komunitarioa bultzatuz eta dantzaren sektorea indartzen lagunduz.