Orain arteko ekarpenak

Aberri Eguneko aurreskuaren soka

2026/04/02

Aurtengo Aberri Eguneko ekitaldi bateratua martxoaren 28an Lizarran egin da, eta EH Baterak ospatu duen ekitaldian gizarte eta politika eragileak aurreskuan dantzatu dira. Euskaldunok gure dantzekiko dugun iruditeria kolektiboaren ikur nagusietako bat da aurreskua. Besterik da ordea, ahotan hain sarri darabilkigun ohorezko erritual hau gorpuzterako garaian, zertan bihurtu den aurresku delako hori.  Izan ere, nekez uler daiteke eskuartean darabilkigun kultur ondarearen zati hau eskuen arteko kontakturik gabe. Hain zuzen ere eskuz esku osatutako esku-dantza da dantza bat aurreskua izan dadin ezinbesteko baldintza. Aurreskua, aurreko eskua, alegia. Dantzaren bidez batzen den komunitatea ordezkatzen duen soka gidatzeaz arduratzen dena da aurreskua. Hortaz, non dago bakarkako erakustaldi horren ohorea? Uste oker bat baino ez da. Aurreskuaren ohorea sokaren parte izatea dela ahaztera eraman gaituena. Bakarkako forma hori, indibidualismoaren ikur den sokarik gabeko aurresku hori, protokolo, omenaldi eta sari-emate guztietako ezinbesteko osagai bihurtu da.  Aurreskua dantzatzeko plazaratu den sokaren parte izatea, ezaugarri eta helburu partekatuak izan ditzakeen komunitate baten parte izatea ere bada. Aberri eguna bera ere izan da zenbait kasutan horren lekuko. 1932. urtean Bilbon ospatu zen lehen aberri egunean bertan, sokan dantzatu ziren buruzagi politiko abertzaleak. Zazpi urte beranduago, 1939ko apirilaren 9an, Donibane Lohizunen ospatu zen aberri egunean ere hala egin zuten. Kasu horretan baina, Francisco Franco jeneralak gerra zibila amaitutzat eman eta diktaduraren hasiera aldarrikatu berritan. Duintasunaren aurresku bezala ezagutzen dugu egun, gerra galdu berritan erbesteratutako Eusko Jaurlaritzako hainbat ordezkarik egun hartan ateratako soka. Irudiotan, Telesforo Monzon ageri zaigu aurreskulari, eta Jesus Maria Leizaola edota Jabier Gortazar dantzatu ziren besteak beste sokan. 2024az geroztik, Euskal Herria Batera plataformak deituriko Aberri Egunaren ospakizunetan, aurreskua sokan dantzatzeko ohitura berreskuratu da. Apirilaren 5ean, Pazko igande egunez, Lizarran ospatuko da aurtengoa. Eta eskuz esku, euskararen herria helburu, dantzaz emango da berriz ere ordezkari politikoen plaza hartzea. Aurkezlea: Eneko Etxaniz. Irudiak: Haitz Gurrutxaga. Aberri Eguneko aurreskuaren soka, 2026-04-02.

Gehiago irakurri

Arrateko eredua: Komunitatearentzako dantzak

2026/04/01

Arrateko eredua: Komunitatearentzako dantzak
Eibarko Arrateko ezpata-dantza eta trokeo-dantzen esperientzia ekarri dute Oier Araolazak eta Ane Sarasketak Iruñean egindako dantza-erritu berrien atontzeari buruzko jardunaldietan . Azken hamarkadetan egin edo berritu diren dantzen atzean dauden prozesuak aztertu dituzte saioan. Komunitateaz, tr...

Gehiago irakurri

Zumatzeko maskaradak 2026: Agosti Etxart eta Xabi Prat

2026/03/30

Kauteren papera jokatzen ari dira Agosti Etxart eta Xabi Prat aurtengo maskaradetan; bata Pitxu da eta bestea Tirabuxu. Ez dakigu noiz ari diren egiatan eta noiz gezurretan; bihurri eta txantxazaleak dira, serio hartu baitute beren rola. Dantzan ez direla oso finak aitortu dute, baina ahaleginean dabiltza. Beren dantza, behintzat, kautera-dantza ederki plazaratzen dute. Pitxu godaletaren inguruan ere saiatzen da dantzan, abileziak erakusten edo barrabaskeriak egiten. Kauterak galdaragileak dira, maskaradetako beltzeriako kideak eta beren eginkizuna jaunaren lapikoa konpontzea da. Horrez gain, beren mingain zorrotzak dantzan jartzen dituzte, eta horrekin baita herritarrak ere; izan ere, herri bakoitzean urtean zehar gertaturiko kontuak plazaratzen dituzte umoretik eta kritikatik. Astean zehar herriko kontuen berri jaso eta kauteren testuak prestatzeko lana hartzen dute. Bi urtez aritu dira prestaketetan eta antzerki kontuetan Maika Etxekoparren laguntza izan dute. Etxartek Pagolako maskaradetan parte hartu zuen, familia hangoa baitu eta Pratek lehen aldia du aurtengoa; bizitzan behin bederen bizi beharreko esperientzia dela diote. Irudiak: Idoia Lahidalga, Amaiur Aristi. Zumatzeko maskaradak, Agosti Etxart eta Xabi Prat, Iruri, 2026-01-18.

Gehiago irakurri

Castagnetoko inauteria 2026

2026/03/26

Ttuntturro eta bolant-dantzariak eta darabilten musika eta aireak Luzaide eta Nafarroa Behereko bolantak gogorarazten badigute ere, inauteri hauek ez dira Euskal Herrikoak, Italiakoak baizik. Castagneto Italiako herriska da, Pavullo nel Frignano udelarriko parte dena, Modena probintzian kokatua. Bertako inauteria, Mascherata di Castagneto deritzona ospatzen ari dira martxoko asteburuetan. Ttuntturro luze eta koloretsuak, martxa erako doinu alaiak, bolant-dantzarien ohiko xingolak gorputzean... Europako inauteria ospakizun sistema zahar, aberatsa eta zabala dela erakusten digun beste adibide eder bat. Irudiak: Mirella Succi. Castagneto di Pavullo nel Frignano, 2026-03-07.

Gehiago irakurri

San Lorenzoko dantzak: tradiziotik sortutako ziklo berria

2026/03/25

San Lorenzoko dantzak: tradiziotik sortutako ziklo berria
Dantza berriak sortzerako orduan kontutan hartu beharreko hiru irizpide agertu ditu Mikel Larramendik: erabilgarritasuna, egokitzapena eta onarpena . Iruñeko San Lorenzoko dantzen sorrera eta testuingurua azaldu ditu Iruñean Duguna dantza taldeak antolatu duen  dantza-erritu berrien atontzeari b...

Gehiago irakurri

Kretako dantzen ikastaroa antolatu du Soinueneak Oiartzunen

2026/03/24

Kretako dantzen ikastaroa antolatu du Soinueneak Oiartzunen
Kretako (Grezia) dantzak ezagutzeko eta praktikatzeko aukera izango da apirilaren 18an Oiartzunen. Irakasle lanetan Iruñeko Ainara dantza taldeko kideak ariko dira; greziar dantzen ikasketan eta zabalkundean urte askotako eskarmentua duen taldea. Eta Kretako hiru musikari zuzenean ariko dira lagunt...

Gehiago irakurri

Karaktere dantzen inguruan arituko da Yves Guillard aditua Hiriburun

2026/03/16

Karaktere dantzen inguruan arituko da Yves Guillard aditua Hiriburun
Yves Guillard dantza-maisu eta antropologoaren hitzaldi eta dantza ikastaroa antolatu ditu Leinua taldeak martxoaren amaierarako Hiriburun, “Hiruak Dantzan” euskal tailer eta dantzaldi zikloaren barruan. Guillard-ek interes berezia erakutsi izan du Euskal Herriarekiko, eta bereziki Zuberoako dantze...

Gehiago irakurri

Dantzaren arrastoak Argiak guztion eskura jarri berri duen fototekan

2026/03/11

Dantzaren arrastoak Argiak guztion eskura jarri berri duen fototekan
Dantza irudi zaharrak, emanaldiak, jaialdiak, entseguak, dantzarien erretratuak... ageri zaizkigu Argia hedabidearen fototekan ; azken hamarkadetako Euskal Herriko dantza jardueraren lekuko. Soka-dantza, Itsasu, 1920. Argazkia: Argia Fototeka CC BY-SA Argiaren me...

Gehiago irakurri

Zumatzeko maskaradak 2026: Joana Hoki eta Maider Larrori

2026/03/10

Aurtengo maskaradetako lehen egunean aurreko belaunaldiko dantzari taldeak egin zieten harrera sorpresaz aurtengo maskarada taldeari; tartean ziren Joana Hoki eta Maider Larrori. 2014ko maskaradetan beraiek izan ziren protagonistak: Hoki kautera rolean aritu zen eta Larrori gatuzain. Dantzan 7-8 urterekin hasi zen Larrori eta Hoki 14 urterekin. Jean Etxegoien izan dute irakasle eta egun Larrori bera ere irakasle ari da Iruriko dantza eskolan Etxegoienekin batera. Ostiralero elkartzen dira eta egun hiru talde ari dira dantzan. Maskaradetako lehen egunean Irurin izan zen lehen barrikada eta inork jakin gabe, 30-40 urte bueltan dituzten dantzariek osatutako aitzindari taldea dantzan agertu zen jantzi beltzekin. Hamar bat urte dira kalean dantzatu ez direla; puntuak buruan eta gorputzean ondo gordeta dituztela diote, baina indarra eta hatsa galdu dituztela. Gazteei harrera egin eta lekukoa pasatzeko modua izan da taldearen agerraldia. Ikusi dute gazteek talde ederra osatu dutela aurtengorako eta harro antzematen dira jarraipenak etenik izan ez duelako. Irudiak: Idoia Lahidalga, Amaiur Aristi. Zumatzeko maskaradak, Joana Hoki eta Maider Larrori, Iruri, 2026-01-18.

Gehiago irakurri

Aretxabaleta 2026: Aurten gu be kintta

2026/03/10

1967-1987 urteen bitartean jaiotako 60-bat emakume kinto jantzi dira zegokien momentuan ospatu ezin izan zuten eguna izateko. “Gure iraultza ere dantzan egin genezake” pentsatu zutela azaldu digu Mirari Irurek (1977);  Aurten gu be kintta! ekimenaren abiapuntua Emma Goldmanen (1869) istorioarekin piztu zitzaiela, anarkista lituaniarraren "ezin badut dantza egin, ez da nire iraultza" esaldian pentsatzen hasita.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan.com - Dantza irudien bilduma zabala sareratu du Alkis Raftis-ek

2013/11/13

Bai, eta badira gehiago ere. Hona batzuk: - Satan-dantza pastoral batean: http://danceprintscollection.orchesis-portal.org/[…]/s0791 - Dantzaldia Donostian 1903 inguruan (bibolin joleekin): http://danceprintscollection.orchesis-portal.org/[…]/s0707 - Aurreskua 1929: http://danceprintscollection.orchesis-portal.org/[…]/p6731 - [...]

Dantzan.com - Dantza irudien bilduma zabala sareratu du Alkis Raftis-ek

2013/11/13

Bai, eta badira gehiago ere. Hona batzuk: - Satan-dantza pastoral batean: http://danceprintscollection.orchesis-portal.org/[…]/s0791 - Dantzaldia Donostian 1903 inguruan (bibolin joleekin): http://danceprintscollection.orchesis-portal.org/[…]/s0707 - Aurreskua 1929: http://danceprintscollection.orchesis-portal.org/[…]/p6731 - [...]

Dantzan.com - Maskaraden inguruko galderak Zuberoako Mihia Pitz telebistako lehiaketa berrian

2013/10/14

Maskaradetan emakumeek lehen aldiz non eta noiz parte hartu zuten galdearen inguruan idatzi digu Marcel Bedaxagarrek. Hauxe esaten digu: "Ene ustez, egün bat baizik ez [...]

Dantzan.com - Areatza: Aurreskua 1925

2013/09/18

Bideo honen harira, Sojok bere jaioterrira egindako bisitaren berri ematen zuen ABC egunkariko albistea aurkitu du @jabiortega -k eta twitter bidez konpartitu du. Hauxe dio [...]

Dantzan.com - Non izan zarete uda honetan dantzan?

2013/09/03

Jon Iruretagoienak hauen berri eman digu posta zerrendan: "Ixtorio Mixtorio ikusgarria Bretaniara eraman genuen Maritzuli konpainiarekin, Xinkako (Bidarte) eta Eraiki (Behobia) taldeekin. Guingamp eta [...]

Dantzan.com - Non izan zarete uda honetan dantzan?

2013/09/03

Jakin dugunez Donostiako Kresala dantza taldea Ambert-en izan da, Frantzian.

Dantzan.com - Non izan zarete uda honetan dantzan?

2013/09/03

Eskerrikasko Ander! Sartu dugu zerrendan.

Dantzan.com - Dantzargazkia 001: Maskaradak Sohütan 1934an

2013/08/14

Hona Marcel Bedaxagarrek emandako zenbait argibide: "Ene ustez xorrotx bata (eskerrekoa) Marcellin Heguiaphal daiteke. Pastoral errejent familia handi batetakoa et bera ere errejent izana. Azkena [...]

Dantzan.com - Dantza ekitaldiak Herri Urratsen

2013/05/20

Mila esker Johañe. Egin dugu zuzenketa. Ondo segi!