Orain arteko ekarpenak
Azkoitia: San Joan 2026 Ezpata-dantza
2026/06/26
Sahatsa dantza taldeko kideek ezpata-dantza atera dute San Joan bezperan. Alde Zaharrean zehar ibili dira ezpata-dantzariak. 21:30ean atera dira kalera dantzara, eta alkatearen eskutik herriko bandera jaso ondoren, eskaini dute aurreneko saioa plazan. Eliz atarian egin dute bigarren geldialdia, eta 22:00etarako iritsi dira Balda plazara. Sua piztu ondoren dantzatu dira azken aldiz. Ezpata-dantza, San Joan, Azkoitia, 2026-06-23. Argazkiak: Azkoitiko Udala
Musika eta dantza pintzelkadak Beasainen
2026/06/25
Musika eta dantza errenazentistaren aztarnak berpiztu dituzte Beasainen “Musika eta Dantza Pintzelkadak” proiektuaren bidez. Duela bost mende dantzatu zitezkeen moduez dagoen ezagutza gaur egungo gorputzetara ekartzeko saiakera egin dute; elizako margoek iradokitzen duten unibertso kulturala dant...
Guilcher 17 Iruri 1966 Comte de Treville pastorala
2026/06/24
Ondorengo irudiak Hélène eta Jean-Michel Guicher-ek grabatutako filmaketa baten parte dira. Hor, 1966ean, Zuberoako Iruri herrian emandako Le Comte de Treville pastoralaren parte zonbait ikusi daitezke. Pastorala hori Pierre Bordazarre Etxahun-Irurik idatzi zuen. Grabaketaren parte gehiengoan Satan-dantzak ikusten dira. Zenbaitetan puntuak errepikatzen dira eta ez dira beti osoki agertzen. Horregatik zaila da erraitea zuzen zenbat dantza desberdin diren hor. Azken partean salbu beti binaka ikusten dira satan-dantzariak. Horra zeintzuk diren puntu desberdinak:00:22 - 00: 47 : Bürgübürü puntuaren parte zenbait ikusten dira. Puntu osoaren segida horela bildu zuen Guilcher-ek (La tradition de danse en Béarn et Pays Basque français 365-366 orrialdea):AA: Pas français eta bi frejat bakunBB: Fouetté - entrexatAA’: Zeina, entrexat erdia, bi entrexat, eta frejat bakun.BB’: Pirouette, bi frejat bakun (Bi frejat doblekin bukatzen da puntua)00:48 Pas mignon eta moucheté.00:52 Fouetté eta tombé à gauche.01:03 Tombé luzia tombé entrexat eta moucheté.01:10 Gabota puntia eta pas-russe - Bi frejat doble.01:21 Pas-français, moucheté eta entrexat - Entrexat eta jeté - Entrexat herresta eta moucheté.01:44 Pas-français (gibelka) - Moucheté eta entrexat - Frejat dobleak.01:52 Entrexat eta jeté - Entrexat herresta eta moucheté.02:04 Pas-français (gibelka) - Moucheté eta entrexat.02:11 Pas mignon eta moucheté - Fouetté - Tombé à gauche.02:30 Pas français, Moucheté eta entrexat - Entrexat eta jeté02:46 Entrexat erresta eta moucheté - Pas français (gibelka) - Moucheté eta entrexat - frejat dobleak02:56 Tombé luzia - Tombé entrexat eta moucheté - Foueté - Tombé à gauche - Pas de té (gibleka) eta frajat bakun - Bi frejat doble03:35 Bürgübürü Puntua (AA, AA’, BB’)03:56 Entrexat herresta - Tombé luzia - Tombé entrexat eta moucheté - Gabota puntua eta pas russe - Bi frejat doble.04:35 - 04:42 Entrexat eta jeté04:42 - 04:56 Lau Satan : Bürgübürü Puntia (BB’, BB’)04:57 - 05:45 Satan dantza desberdin horien ondotik, zortzi gizonek osatzen duten talde batek dantza jauziak emaiten ditu. Dantzariak helduak dira eta janzkia daramate, batek salbu. Azken horrek jauzia dantzatuz bandera itzularazten du.Jauzi baten edo batzuen parteak baizik ez dira ikusten. Sinple lauetan eta pikha zonbait aparte, ez da beste askorik agertzen. Ez da nahikoa hemen dantzatzen den jauzia zein den erraiteko. Bukatzeko entrexatak eta frejat doblea egiten dute denek batera. Irudien azterketa eta testuaren erredakzioa: Jon Iruretagoyena - Maritzuli konpainia. Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira. Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976 Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak Guilcher 15 Gotaine 1963 Santxo Azkarra pastorala Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak Guilcher 17 Iruri 1966 Comte de Treville pastorala
Iruñea 2026 Euskaltzaleon Martxako kalejira
2026/06/17
Joandako larunbatean, ekainak 13, Euskaltzaleon Martxa egin da Iruñean, Euskalgintzaren Kontseiluak deituta. Hiru zutabetan antolatutako milaka lagunek Gazteluko plazan bukatu dute haien ibilbidea eta han gertatu da ekitaldi nagusia. Hainbat hitzartze eta kantu erakustaldiren ondotik, martxaren deitzaileak dantzara gonbidatu dituzte bertaratutako guztiak. Zuhaitzen itzalpetik eguzki galdatara atera eta karrika-dantzan abiatu dira ehunka lagun, Arbola eta Debako martxa kalejiren doinura. Euskararen komunitatea eskuz-esku gorpuztu dute gisa horretan. Dronekin hartutako irudiotan kalejiraren sigi-sagak ikus ditzakegu ezohiko ikuspegitik. Iruñea 2026-06-12 Euskaltzaleon martxa. Kalejira. Irudiak: Euskalgintzaren Kontseilua.
Hika: MAKILhotsak
Kolorez eta gizatasunez betetako mundu aske batekin amets egiten duen edonori zuzenduta dago Europa eta mundua orokorrean, asaldatuta dago. Ukraniako gerrak, Palestinako genozidioak, Trump, Amerikar presidentearen inperialismoak, edota Europa zeharkatzen duen migrazio krisiak ziurgabetasun sozial eta politikoa areagotu du eta gerra hotsak nonahi entzuten dira. Hau gutxi ez eta biztanleria berrarmatzea eskatzen duen eskuin muturreko ahotsak gero eta gehiago dira. Zoritxarrez, hirugarren mundu-gerra baten utopia, distopia posible bat bezala ikusten hasita gaude. Testuinguru horretan, Artearen ahotsa inoiz baino beharrezkoagoa delakoan gaude. Herrien arteko elkarrizketa eta elkar ulertzea lehenetsiko dituen jarrera bakezale eta antimilitaristak eraiki behar ditugu, armarik gabeko mundu batekin amets egiteak ezin duelako utopia bat izan behar. Behar du izan premiazko behar bat, gizartearen konpromisoarekin irudimen handia eskatzen duen errealitatea. Garaia da beraz, gure begirada bestean eta ez bestearen aurka jartzeko. Fitxa artistikoa: Zuzendaria eta Dramatugia: Agurtzane Intxaurraga Interpreteak: OINKARI Dantza Taldea, Maialen Mairezkurrena, Agurtzane Intxaurraga, Eneko Gil Koreografia: Led Silhouette, Agurtzane Intxaurraga, Maialen Mariezkurrena, Eneko Gil Jatorrizko musika eta zuzenekoa: Garazi Navas Soinu mapa eta koru lanak: Garazi Navas Testuak: Miren Agur Meabe, Agurtzane Intxaurraga Jantzitegia eta atrezzoaren diseinua: Xabier Mujika Jantzien errealizazioa: KKUM Inma Gómez Grafika: Nagore Martínez, Agurtzane Intxaurraga Promozio bideoa: Unai Lizarza Argazkiak: Unai Lizarza Teknika: Iker Ugalde Ekoizpen zuzendaritza: Agurtzane Intxaurraga, Eneko Arteaga Ekoizpen exekutiboa: Hika Teatroa Administrazioa: Asun Etxeberria Komunikazioa eta banaketa: Nagore Martínez
Astigarraga, Herriko Plaza
2026/07/23 17:00
2026/07/23 17:00
Txapeloaz, Chappele de Bois-etik euskal plazetara
2026/06/10
Txapeloaz, Chapelloise edo polka izenez ezagutzen den dantza azken urteotan Euskal Herriko festetan gehien hedatu denetako bat da. Erraza eta parte-hartzailea izanik, dantzak plazan bere lekua izateko tresna eraginkorra bihurtu da. Hedapen horretan funtsezkoa izan da Patxi Perez-en lana, berak ekarri baitzuen Euskal Herrira. Askok euskal dantzatzat jotzen badute ere, haren sustraiak nazioartekoak dira. Erabiltzen den musika Gwendal taldeak zabaldu zuen, eta Txapeloaz dantzaren jatorria, berriz, Suediako mixer motako dantzetan kokatzen da. Jatorriz, bikotez aldatzeko aukera ematen zuen mixer dantza zen; Euskal Herrian hedatu den aldaeran, ordea, bikote-aldaketa hori galdu egin da maiz. Aurkezlea: Eneko Etxaniz. Irudiak: Haitz Gurrutxaga. Txapeloaz, Chappele de Bois-etik euskal plazetara, 2026-06-03.
Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak
2026/06/09
Irudi hauek Zuberoako Gotaine herrian filmatu zituzten Hélène eta Jean-Michel Guilcher-ek 1963an. Uztailaren 28an eta abuztuaren 4an jokatu zuten gotaindarrek Nafarroako errege Zantxo Azkarraren bizitza gogoratzeko pastorala eta aurretik argitaratutako Guilcher 15 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra pastorala filmeak egun horietako irudiak erakusten dizkigu eta oraingoan, pastoralaren bukaeran ohikoa den dantza-jauziaren irudiak dira hemen ageri direnak. Barkoxtarrek irabazi zituzten egun horretako antxerak eta beraz, haiek ari dira dantzan. Trajez jantzitako hainbat gizonezko, adin batekoak, agertzen zaizkigu. Moneinak ematen ari dira. sinple, pika, doble, itzul eta hiru, itzul eta hiru (2etan) aitzina pika (2etan)... Esan bezala, dantzariak adin batekoak diruditen arren, dantzakera arina dute eta puntuak sendotasunez zerratzen dituzte. Dantzakera homogeneoa erakusten dute, baina tarteka dantzariren batek fantasiarako tartea ere hartzen du:00:22 segunduan, adibidez, pika eta hiru itzuliz egiten du dantzarietako batek. 00:47an Sinple lauetan, tombé luzeak eta zeinak eginez markatzen du beste batek. Irudien azterketa eta testuaren erredakzioa: Aritz Ibañez - Euskokultur Fundazioa Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira. Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976 Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak Guilcher 15 Gotaine 1963 Santxo Azkarra pastorala Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak
Igeltsero ikasketak hasiko ditu 58 urteko dantzariak prekarietateak etsita
2026/06/01
Euskal Herriko dantza garaikidearen nazioarteko izen nabarmenetako bat da. Dantza garaikidearen bidez emozioa, konpromiso soziala eta ikerketa estetikoa uztartu dituen dantzaria da. Nazioarteko bidea ireki duen dantzari erreferentea, bere lanen bidez erakutsi duena dantzak gaitasun berezia duela me...
Pastorala: Lurdes Iriondo
2026ko udan Sohütan emango duten pastoralak Lurdes Iriondo izango du ardatz. Intza eta Leire Casamajou-Elkegarai ahizpek idatzi dute obra, eta euskal kantagintza berriko eta Ez Dok Amairu mugimenduko figura nagusietako baten ibilbidea eramango dute oholtzara, bere konpromiso kulturala, euskararen aldeko lana eta emakume sortzaileen presentzia publikoan izan zuen garrantzia azpimarratuko dira. Pastorala Battitta Berrogainek zuzenduko du, eta 80 bat herritar ariko dira parte hartzen; uztailaren 19an 15:30ean, uztailaren 24an 20:30ean eta uztailaren 26an 09:30ean izango dira emanaldiak. Sarrerak: Hemen eros daitezke
Sohüta, Hoki
2026/07/26 07:30
2026/07/26 07:30
Pastorala: Lurdes Iriondo
2026ko udan Sohütan emango duten pastoralak Lurdes Iriondo izango du ardatz. Intza eta Leire Casamajou-Elkegarai ahizpek idatzi dute obra, eta euskal kantagintza berriko eta Ez Dok Amairu mugimenduko figura nagusietako baten ibilbidea eramango dute oholtzara, bere konpromiso kulturala, euskararen aldeko lana eta emakume sortzaileen presentzia publikoan izan zuen garrantzia azpimarratuko dira. Pastorala Battitta Berrogainek zuzenduko du, eta 80 bat herritar ariko dira parte hartzen; uztailaren 19an 15:30ean, uztailaren 24an 20:30ean eta uztailaren 26an 09:30ean izango dira emanaldiak. Sarrerak: Hemen eros daitezke
Sohüta, Hoki
2026/07/24 18:30
2026/07/24 18:30
Orain arteko erantzunak
Dantzan.com - Dantza irudien bilduma zabala sareratu du Alkis Raftis-ek
2013/11/13
Bai, eta badira gehiago ere. Hona batzuk: - Satan-dantza pastoral batean: http://danceprintscollection.orchesis-portal.org/[…]/s0791 - Dantzaldia Donostian 1903 inguruan (bibolin joleekin): http://danceprintscollection.orchesis-portal.org/[…]/s0707 - Aurreskua 1929: http://danceprintscollection.orchesis-portal.org/[…]/p6731 - [...]
Dantzan.com - Dantza irudien bilduma zabala sareratu du Alkis Raftis-ek
2013/11/13
Bai, eta badira gehiago ere. Hona batzuk: - Satan-dantza pastoral batean: http://danceprintscollection.orchesis-portal.org/[…]/s0791 - Dantzaldia Donostian 1903 inguruan (bibolin joleekin): http://danceprintscollection.orchesis-portal.org/[…]/s0707 - Aurreskua 1929: http://danceprintscollection.orchesis-portal.org/[…]/p6731 - [...]
Dantzan.com - Maskaraden inguruko galderak Zuberoako Mihia Pitz telebistako lehiaketa berrian
2013/10/14
Maskaradetan emakumeek lehen aldiz non eta noiz parte hartu zuten galdearen inguruan idatzi digu Marcel Bedaxagarrek. Hauxe esaten digu: "Ene ustez, egün bat baizik ez [...]
Dantzan.com - Ezpata-dantzak San Migeletan, Xemeindik Igantzira eta Iurretatik Ontariora
2013/10/01
Mila esker Aritz!
Dantzan.com - Areatza: Aurreskua 1925
2013/09/18
Bideo honen harira, Sojok bere jaioterrira egindako bisitaren berri ematen zuen ABC egunkariko albistea aurkitu du @jabiortega -k eta twitter bidez konpartitu du. Hauxe dio [...]
Dantzan.com - Non izan zarete uda honetan dantzan?
2013/09/03
Jon Iruretagoienak hauen berri eman digu posta zerrendan: "Ixtorio Mixtorio ikusgarria Bretaniara eraman genuen Maritzuli konpainiarekin, Xinkako (Bidarte) eta Eraiki (Behobia) taldeekin. Guingamp eta [...]
Dantzan.com - Non izan zarete uda honetan dantzan?
2013/09/03
Jakin dugunez Donostiako Kresala dantza taldea Ambert-en izan da, Frantzian.
Dantzan.com - Non izan zarete uda honetan dantzan?
2013/09/03
Eskerrikasko Ander! Sartu dugu zerrendan.
Dantzan.com - Dantzargazkia 001: Maskaradak Sohütan 1934an
2013/08/14
Hona Marcel Bedaxagarrek emandako zenbait argibide: "Ene ustez xorrotx bata (eskerrekoa) Marcellin Heguiaphal daiteke. Pastoral errejent familia handi batetakoa et bera ere errejent izana. Azkena [...]
Dantzan.com - Dantza ekitaldiak Herri Urratsen
2013/05/20
Mila esker Johañe. Egin dugu zuzenketa. Ondo segi!