Orain arteko ekarpenak
Gerrako ibilerak dantzan 02 Berun konpittak
2026/07/29
1936ko gerraren 90. urteurrena gogoan eta gerra lazgarri hartan egin ziren kantak biltzen zituen Joseba Tapiaren 2001. urteko "Agur Intxorta Maite" diskaren 25. urteurrenean, gerraren memoria dantzatzen zuten gorputzen bidez plazaratzeko ekitaldia egin da Eibarren 2026ko maiatzaren 30ean, Euskal Jaiaren baitan, Gerrako ibilerak dantzan ekitaldian. Berun konpittak izeneko jota ageri da honako bideoan. Jose Maria Garatek idatzitako hitzek Bizkaiko Lea Artibai inguruko parajeak eta mendiak dituzte hizpide, Markina-Xemein, Berriatua, Ondarroa eta Lekeitio artean diren Kalamendi, Milloi edo Eizmendin bizitako gerraren penak ageri dira. Tradiziozko Jota doinu bat jarri zien Tapiak Garateren hitzei. Jota eta ingurutxoaren arteko jolasean dantzatu ziren Berun konpitten doinura dantzariak. Berun konpittak Kalamenditik Milluin,Osolon ziar Eizmendi,eusko mutillak erriminyagoten Ama Euskadi Zubek zarie mutillekUrtzik maiteki egiñek,falangiste ta mairubaierakusteko agiñek Guda-lubanen ostetikerreketeai irrintzi:berun konpittak jaurtiazgura badabez iruntsi Begijak zorrotz eskiererpin izkilluz batera:berun pipittak mairubabialdu dayan lotara Gorrotorikan ez, arren,berun aleak maitekialik zuzenen bialdugaizkatzearren Euzkadi. Hitzak: Jose Mari Garate, 1937Musika: HerrikoiaMoldaketak: Joseba Tapia Musikariak: Joseba Tapia, Arkaitz Miner, Quico Puges, Iraide Ansorena. Dantzariak: Kezka dantza taldea (Eibar), Haritz dantzari taldea (Elgoibar), Gure-Kai dantza taldea (Deba), Gorosarri dantza taldea (Eskoriatza), Txindurri dantza taldea (Ermua). Ekitaldia: Gerrako ibilerak dantzan Eibarko Euskal Jaian. Irudiak: Mikel Bereziartua (dron-irudiak), Jose Antonio Roige, Teo Arrizabalaga, Gaizka Lazarobaster. Edizioa: Idoia Lahidalga. Berun konpittak, Gerrako ibilerak dantzan, Eibarko Euskal Jaia, 2026-05-30. Gerrako ibilerak dantzan 01 Ekaitza Gerrako ibilerak dantzan 02 Berun konpittak
Dantza-planak 02 Berriz 2026 dantzari-dantza
2026/07/22
Berrizko dantzari-dantzak Durangaldeko dantza tradizioaren adierazgarri nagusietakoak dira. Eskualde osoan antzeko egitura koreografikoa duten arren, herriz herri egiteko moduak aldatu egiten dira, eta Berrizko eredua erreferentzia izan da talde askorentzat. Haitz Gurrutxaga eta Eneko Etxaniz bertan izan dira Santa Isabel egunean, Berrizko dantzariekin batera ospakizuna gertutik ezagutu eta irudiak jasotzen. Dantzariei zenbait urrats ere eginarazi dizkiete. Santa Isabel egunean, dantzari-dantzak eta ondorengo erregelak dantzatzen dituzte herriko plazan. Gaur egun, Berrizko San Lorentzo eta Iremiñe dantza taldeetako ordezkariek osatzen dute dantzari taldea. Tradizio horren transmisioan funtsezko izan da Alejandro Aldekoa (1920-1996): urte luzez irakasle, musikari eta dantzariak hautatzeko arduradun izan zen, 1952an San Lorentzo dantza taldea sortu zuen, eta Berrizko dantza moldearen zaintza eta zabalkundean ekarpen handia egin zuen. Irudiak: Haitz Gurrutxaga. Aurkezlea: Eneko Etxaniz. Dantzari-dantza eta erregelak, Santa Isabel, 2026-07-02.
Guilcher 19 Iholdi 1972 Besta Berri: dantza-jauziak
2026/07/21
Irudi hauek Nafarroa Behereko Iholdi herrian filmatu zituzten Hélène eta Jean-Michel Guilcher-ek 1972ko Besta Berri ospakizunean. Festa horren irudiekin argitaratutako aurreko filme-zatian Besta Berriko segizioaren desfileko irudiak ikusten badira nagusiki, oraingo honetan behin martxa eta desfileak bukatuta, bat-batean eta aire ez formalean dantzatutako dantza-jauziak eta fandangoak ageri dira. 00:23 Taldea lasai prozesioaren ondotik. Makilaria, Aldare-aitzinekoak, musikariak trago bat edaten eta zenbait ume, helduen artean. 00:24 Dantza-jauzi bat ematen ageri dira hainbat zapur ―kaskak erantzita― eta hainbat musikari. Egiten ageri diren segida hau da: “zote - erdizka - dobla - erdizka - ezker - erdizka”. Ematen ari diren dantza-jauzia Muxikoak dela ondorioztatu dezakegu, beraz. Arreta gehien pizten duena da kasik dantzari bakar batek ere ez duela ber maneran dantzatzen. Zapurrek urratsak loratuagoak egiten dituzte, musikariek aldiz, sinpleagoak. Alta, guztiek, Zote ―edo Jo― eta Dobla, Iholdiko maneran egiten dute, noski. Hau da, urratsaren lehen partean kontrapasa egiten dute laugarren denbora esekiduran eutsiz eta bigarren partean, ohi den bezala itxiz. Baina zapurretako zenbaitek oraindik ere gehiago loratzen dute urratsa, lehen kontrapas horren bukaeran itzuli bat emanez. Erdizketan ere aniztasuna bada. Batzuek urraska egiten dituzte ―lehen planoan agertuko zaigu zapurretako baten, esaterako―. Beste batzuek kontrara, erdizkaren lehen puntua pikatu egiten dute, Antrexatak edo Euskaldunak-etan egiten ohi den gisara. Hirugarren manera bat ere ikus dezakegu. Lehenago hasierako puntuak urraska egin dituen zapurrak, azken erdizka jauzika egiten du. Urrats aldaera menestra ederra, hamabost segundu eskasetan. 00:39 Planoa aldatzen da eta bi Aldare-aitzineko agertzen zaizkigu lehen planoan. Kameraren posizioagatik ―aurreko bera― pentsa genezake Muxikoak dantzatzen ari direla oraindik. “Dobla - erdizka - erdizka” segida egiten dute, baina planoa berehala moztu egiten da. 00:43 Aldare-aitzinekoen eta emakumezko baten oinen detaile-planoa ageri zaigu oraingoan. “Erdizka eta hiru - erdizka lauetan” da irudiek agertzen diguten urrats segida laburra. Aipagarria da “eta hiru” apaindura hori hiru aldiz pikatuz egiten dutela dantzari gehienek, baina, haietako batek bi aldiz pikatu eta saltoa eginez ixten duela puntua. 00:56 Planoa aldatu da berriz, baina beste oinen detaile-plano bat erakusten digute irudiek. “Erdizka bietan - dobla - erdizka” pasartea dantzatzen dute Aldare-aitzinekoek eta emakumezkoak. Kamara aurretik norbait gurutzatzen da eta planoa moztu egiten da. Gauza bera gertatzen da segundu baten buruan. Oin beren “erdizka - dobla - erdizka” segida erakutsiz bukatzen da sekuentziatxo hau. 01:13 Plano zabalagoa da oraingoan. Iholdiko karriketatik, modu informalean, ibiliz ageri dira bi zapur eta makilaria, ume zenbaitzuez lagunduak. Berehala makilariaren detailea erakusten digu kameralariak. Makila dantzatzen jostatzen da, ibiltzen den bitartean, inguruan dituen haurren gozamenerako. Planoa zabaltzen denean ikus dezakegu aurreko zapurrak binaka formatuak direla eta martxarekin pilota-plazara heltzen ari dela guztiak. 01:22 Pilota-plazako planoa da eta taldea, oilarrak buru eta zapurrak eta makilaria gibeletik, plazan, borobilean kokatzen ari dira, martxari segiz. Musikariak datoz atzetik. Plano berriak makilaria agertzen digu danbor-nagusiaren lanak eginez, musikarien doinua makilarekin zuzentzen, danborradetan nola ―tira, makila modu aberatsagoan mugituz, egiaren aitortzeko―. 01:37 Plano zabal batek jende multzo handia erakusten digu borobilean dantzan ari diren Beztituan inguruan. Pilota plazan ari dira dantzan, bertan kokatuak diren bi etxeen gerizpean. Gertuagoko plano batek erakusten digu berriz Muxikoak dantzatzen ari direla. Lau urrats lauetan-en azken bi errepikapenak dantzatzen ageri dira eta ondotik, pika eta erdizka egiten dute alde banatara. Aldare-aitzinekoak, musikarietako batzuk, oilarrak eta zapurrak ageri dira dantzan. Arestiko urrats aberastasuna agertzen zaigu oraingoan ere. Batzuk urraska, besteak saltarinago. 01:54 Musikarietako biri erreparatzien die kamerak. Lehenegoak ―gaztexeagoa denak― saltari egiten ditu erdizkak, eta inguruka doblak, esate baterako. Besteak dantzakera sotilagoa du. 02:25 Dantzari saltarinak arreta deitu dio kameralariari eta bere oinen detaileak eskaintzen dizkigu ondoko segunduetan. “Zote eta hiru - erdizka - dobla - erdizka (x2) - erdizka lauetan - zote - zote eta hiru”. Muxikoak-en azken segidak egiten ari da. Erdizka batzuk pikatuak eta jauzika, besteak urraska, zoteak Iholdiko maneran, noski, baina itzuliak. Doblak aldiz itzuli gabe. Urrats paleta oso bat bi oin soiletan. 02:58 “Zote eta hiru - erdizka - dobla eta hiru - erdizka”. Zapur eta Aldare-aitzinekoen oinak agertzen zaizkigu, orain arte bezala, puntu aniztasun eta aberastasun erabatekoan. 03:09 Plano zabalagoak dantzaren bukaera erakusten digu. “Ezker - eskuin - jo - erdizka - eskuin - ezker- jo - erdizka”. Ahuntxa dantza-jauziaren bukaera da. Azkeneko erdizkaren azken puntuan saltatuz amaitzen dute denek dantza jauzia. 03:23 Plano orokorrago batek talde osoa agertzen digu, jauzi-dantzari, herriko beste zoko batean. Hegi ari dira dantzatzen. “Pika bietan - ebats - pika bietan - ebats”. Erdizka lauetan dantzatzen hasten direnean zapurretako batek lehen bi puntuetako urratsa apaindu egiten du eta kortaren ordez saltoak ematen ditu. Beste aldeko oilarretako batek, modu berean bukatzen du urratsa. 03:52 Plazako irudiak. Taldea gertuagotik grabatua ageri da eta kasu honetan ez dira beztituak bakarrik dantzan ari; herritarrak ere ari dira, gizon zein emazte. Ez zaigu errez egin jauzia zein den asmatzea, dantzarietako batzuk tronpatzen baitira, baina iruditu zaigu honako segida egiten dutela: Zote (Iholdiko maneran) - erdizka eta hiru - eskuin (x2) Pika eta erdizka (x4) Zote, erdizka… Hala balitz, Lapurtar Motxak-en antzeman dugu segida hori. 04:24 Planoa moztu da eta beste dantza-jauzi pasarte bat erakusten digute irudiek. Honako segida antzematea iruditu zaigu: Jauzi eta hiru (x4) 4etan erdizka Ezker, eskuin, ezker eta hiru… Esanen genuke Lapurtar Motxak-en aldaera berezia dela, ohiko honen aldaera. Zote eta hiru, erdizka eta hiru, dobla eta hiru, erdizka eta hiru Erdizka lauetan Ezker, eskuin, ezker hiru, erdizka eta ezker… Ederrak dira dantzari batzuen urrats apaindurak. 04:53 Dantza-jauziak bazterrean utzi fandangoa dantzatzeari ekiten diote beztitu zein herritarrek. Boskotea agertzen zaigu lehenik, eta gero lagun gehiago doaz dantza korrora batzen. Puntapioa egiten dute, planoa moztu eta itzuliak egiten agertzen dira eta ondotik, baltseoarekin haien eskuineruntz aitzinatzen, batzuk aurreraka, besteak atzeraka, beste batzuk itzuliz… Hara-honakoa dirudiena eginez bukatzen da planoa. 05:26 Gertuagoko planoek urratsen xehetasunak erakusten dizkigute: baltseoa, itzuliak, hara honakoa, puntapioa… Irudien azterketa eta testuaren erredakzioa: Aritz Ibañez - Euskokultur Fundazioa Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira. Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976 Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak Guilcher 15 Gotaine 1963 Santxo Azkarra pastorala Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak Guilcher 17 Iruri 1966 Comte de Treville pastorala Guilcher 18 Iholdi 1972 Besta Berri Guilcher 19 Iholdi 1972 Besta Berri: dantza-jauziak
Sohüta-Hoki 2026 Lurdes Iriondo pastorala
2026/07/20
Lurdes Iriondo pastorala, Sohüta-Hoki, 2026-07-19. Argazkiak: Oier Araolaza - Dantzan cc-by-sa
Gerrako ibilerak dantzan 01 Ekaitza
2026/07/17
"Uztailaren hemeretzia, egun beltz ta pozoitsua..." dio Joxe Mari Lopetegik 1936an jarritako Ekaitza kantuak lehen puntuan. Urteetara, Joseba Tapiak musikatu eta kantatu zuen gerrako hasiera irudikatzen duen kanta eta pasa den maiatzean Juan Antonio Urbeltzek irudikatu bezala dantzan plazaratu zen Eibarren, Gerrako ibilerak dantzan ekitaldian. Orain urte batzuk, Argia dantzari taldean, Juan Antonio Urbeltzek proposatu zuen gerrako kantak biltzen zituen Tapiaren diska horretako lehen kantarekin, Ekaitza izenekoarekin GUrpilean, borobilean, irradakan dantzan egitea. Urbeltzen proposamen horretatik abiatuta, irradakan, borobiltzen doan sokan, kantuz dantzan lehertu zen Ekaitza Eibarko Untzaga plazan. Ekaitza Uztaillaren emeretziaegun beltz ta pozoitsuaezagutzen zan bazatorrelaekaitzakin erasua;berialaxe nabarmendu zantximista gaixtoan suaodol gorrituz gainbera azi zanujoldero Bidasuaamaika amaren seme galdu da,ai, seme gizagaixua! Atzera eginda galdua zegongure erri doatsuaberagatikan burua goraeman genduen pausua;egazki zarrak bonba goitikannonaitik kañonazuaekaitzak kazkabarra bezalabazatorren balazuaamaika amak gaur esaten du:ai, seme gizagaixua! Ez izan arren guk Españiyanbizitza ain erosuaaskatasuna maite degunakgerez izan odoltsua;aberatsaren meriyoz datoremengo naste osuaoinpean beti iruki nayaklangille edo beartsuaamaika amak negarrez diyo:ai, seme gizagaixua! Gurdi burnizko gudako egiñakdiaurrun itxuratsuaaurreratzen zan nola sartzen danardi tartean otsuapinpi ta panpa garbitzen zuangure inguru osuazerekin gogor egiñik guk ez naiz izan biyotz jasuaamaika amari gogotzen zaio:ai, seme gizagaixua! Iretsi nairik nola enarakiretsitzen dun eltxuaberrogeita bost egun onelaura bizitza pisuaIrungo erri zoragarrialeyal eta mamitsuabeartsuaren laguntzalliazuzena eta zintzuaamaika amari aztuko etzaio:ai, seme gizagaixua! Falangistakin reketetarrak,zer gizarte indartsuaberen laguntza zeukatelakomilitar gaizto faltsua!Alkarrengana bildu diradebekaizkor ta xitaltsuaaurrera guazen alkarturikananai prestu bulartsua,Ama Euskadik lagunduko du:aurrera seme gaixua! Hitzak: Joxe Mari Lopetegi, 1936-XIIDoinua: Joseba Tapia Musikariak: Joseba Tapia, Arkaitz Miner, Quico Puges, Iraide Ansorena. Dantzariak: Kezka dantza taldea (Eibar), Haritz dantzari taldea (Elgoibar), Gure-Kai dantza taldea (Deba), Gorosarri dantza taldea (Eskoriatza), Txindurri dantza taldea (Ermua). Ekitaldia: Gerrako ibilerak dantzan Eibarko Euskal Jaian. Irudiak: Mikel Bereziartua (dron-irudiak), Jose Antonio Roige, Teo Arrizabalaga, Gaizka Lazarobaster. Edizioa: Idoia Lahidalga. Ekaitza, Gerrako ibilerak dantzan, Eibarko Euskal Jaia, 2026-05-30. Gerrako ibilerak dantzan 01 Ekaitza Gerrako ibilerak dantzan 02 Berun konpittak
Politikariak dantza-zaletuta
2026/07/16
Azken asteotan zenbait euskal dantza ekitalditan ikusi ditugu ordezkari politiko eta instituzionalak. Herrietako dantza tradizionalek ez dute soilik herritarren eta dantzarien arreta biltzen. Ohikoa izan da tokian tokiko erakundeetako eta alderdi politikoetako ordezkariak dantza ekitaldiak jarraitz...
Baionako bestak dantzan
2026/07/15
Uztailaren 15etik 19ra egingo dira aurtengo aurten Lapurdiko hiriburuko jaiak , eta, beste jai gehienak bezala zaila da besta horiek dantzarik gabe irudikatzea. Dantzari lotutako egitaraua jaso dugu, gehienak Karrikaldiaren programazioaren barruan direnak. Karrikaldia Baionako besten barruan eus...
Dantza-planak 01 Tolosa 2026 bordon-dantza
2026/07/10
Muturreko beroak aurtengo San Joan egunean zenbait aldaketa eragin baditu ere, Tolosak ez dio uko egin bere ospakizunik adierazgarrienari. Eneko Etxaniz eta Haitz Gurrutxaga bertan izan dira. Bideoak arratsaldeko une esanguratsuak jasotzen ditu, besteak beste, bordon-dantza eta aurreskua. Mendeetako sustraiak dituen ohitura da, eta gaur egun ezagutzen dugun modua belaunaldiz belaunaldi transmititu zein eraldatzen joan den festaren emaitza da, tartean 1970-80 hamarkadetan egindako egokitzapenak. Geroztik, tradizioak berritzen jarraitu du. 2013a, esaterako, emakumeak hasi ziren bordon-dantza dantzatzen eta 2025ean gizonak eta emakumeak genero bereizketarik gabeko jantziekin atera ziren. Aurkezlea: Eneko Etxaniz. Irudiak: Haitz Gurrutxaga. San Joan, Tolosa, 2026-06-24.
Guilcher 18 Iholdi 1972 Besta Berri
2026/07/07
Irudi hauek Nafarroa Behereko Iholdi herrian filmatu zituzten Hélène eta Jean-Michel Guilcher-ek 1972ko Besta Berri ospakizunean. 00:23 Iholdiko plazako irudia aurkezten digu lehen planoak. Herria hutsik ageri da, harik eta 00:31 segunduan, beste angelu batetik hartutako irudiak Besta Berriko beztituen taldea erakusten digun arte. Berehala, meza aitzineko desfilean ikusiko ditugu pertsonaia guztiak: Suitzarra, oilarrak alde banatan dituela, banderariak, zapurrak, musikariak, banderari gehiago, kapitaina, ofizierrak, soldaduak… 01:04 Zapurrak ikus ditzakegu martxaren doinura haien urrats berezia eginez. Ez dute denek urratsa ber maneran egiten. Batzuek sotilago, besteek apainduago, itzulietan adibidez, urratsak farusetan bezala doblatuz. 01:34 Iholdiko elizaren sarreran gaude orain. Toki bitxi batetik hartua da irudia, hilerritik-edo, esanen genuke eta pixka bat urrunetik. Elizan sartzeko prest dira Oilarrak. 0:25 segunduan planoa hurbilagotik hartua da eta hobe ikusten ahal ditugu, haien kaska gora eta apainduekin eta xingoladun makilak eskuetan. Elizan sartzeko urratsa egiten dute. Urrats hau kaskarot-martxa deituaren aldaera berezia da, idorragoa. Besta Berriz, elizan sartzean eta prozesioan, martxa horren pikoak jauzirik egin gabe ematen dira, gero plazara heltzean ez bezala. 01:42 Zapurrak datoz Oilarren gibeletik. Haiek ere urrats bera errepikatzen dute. Sei urrats egiten dituzte aitzinera ―kontrapasak― eta lau gibelera. Poliki-poliki aurreratzen dira, horrenbestez. Atariaren beste aldean hainbat herritarrek so egiten dute beztituen elizarako sartze hori. 02:00 Lehen bi zapurrak aski aitzinatu direlarik, beste bi hasten dira atari azpian justu, dantzan. Bi dantzari hauek, aurrekoekin alderatuz, gibeleranzko urratsa doblatzeko keinu sotila egiten dute, baina guztiz gauzatu gabe, kasik intentzio hutsean geratuz. 02:20 Makilaria heldu da ondotik. Honek makila itzultzen duen bitartean, aitzineranzko urratsa baizik ez du egiten. Momentu batean, alta, itzuli erdia ematen du, gibelera begira jarriz. Hor momentu bat hartzen du makil-jokoen erakustalditxo bat egiteko: kontrapasekin aurrera eta atzera eginez, makila lepo ingurutik pasatzen du, aurrean biratzen du, bizkarretik ere pasatzen du… Atarian musikariak eta urrunxeago dantzan ari diren banderak ikusten dira. 02:46 Musikariak sartzen dira ataritik. Bi atabalari aitzinean, dunbala eta txindatak ondotik. Tronpeta banda edo Klika ere badator. Oinez egiten dute sarrera hauek guztiek. Txuriz jantziak dira, boneta eta gerriko koloredunak buru-gerrietan. Banderariek haien bandera dantza gelditu dute eliza atarira sartzean eta ozta-ozta ikusten ditugu irudietan. 02:59 Kapitaina eta ofizierrak ere sartzen dira ataritik, ezpatak sorbaldetan pausatuta. Hauek ere oinez egiten dute haien sarrera. Haiekin Aldare-aitzinekoak eta banderari gehiago datozela iruditu zaigu. 03:05 Iholdiko plaza erakusten dute ondoko irudiek berriz ere. Plano zabalak Besta Berriko segizioaren sigi-saga agertzen digu, zoruan pilatutako belar gainetik desfilatzen ari. Gurutzea daraman gizon batek irekitzen du jarraigoa, alde banatan Aldare-aitzineko bat duela. Haien gibeletik bi lerrotan antolatuak, hamaika ume, neskak eta mutilak eta gibelerago oraindik, herriko gizon helduak datoz. Banderak eta estandarteak ere ageri dira, han eta hemen, buruen gainetik. 03:30 Beztituen segizioa dator elizan beheiti. Lau Oilar aitzinean, Zapurrak ―sei zehazki― ondotik, kaskarot-martxa saltarinxeagoan aurreratuz, oraingo honetan. Plano batzuek dantzarien oinen detailea erakusten digute, urratsen ñabardurak agerraraziz. 04:36 Banderazainak oinez datoz. Batzuek Frantziako bandera daramate, besteek Ikurriña. Kapitaina eta ofizierrak ere agertzen dizkigute irudiek. Bandera gehiagoren gibelean berriz, Aldare-aitzinekoak, fusila eskuetan. 05:06 Jaunartzea hartu duten neskatiko zuriz beztituak heldu dira ondotik. Serorak, beretterrak, apaizak, eta gibel-gibelean sakramentu txit santua palio edo pabillun azpian. Justu, sakramentuak eginen duen bidetik mihise xuri luze bat zabaltzen ageri dira neskatikoak, emakumeak eta eliza-mutilak. 05:19 Plazaren erdira heltzean, palioa eta sakramentua toki gailen batean kokatu dute eta beztitutakoek bere inguruan dantzatzen dire, kaskarot-martxa eginez, apenas tokitik mugitu gabe. Segizioaren detaileak erakusten dizkigu kameralariak segidan, gertuagotik eta urrunxeagotik. 05:45 Plano horietan ageri da Iholdiko karrikak belarrez eta ihiz estali dituztela, ohi bezala, justuki, segizioa pasako den bidea iragarriz. 06:08 Segizioaren irudi orokorrago hauetan, hasieran baizik ikusi ez dugu Suitzarraren pertsonaia ikusten dugu, beztituen buru, aitzineko bi oilarren artean. Oinez egiten dute bidea, dantzariek, kasu honetan, baina banderariek eta makilariak banderak eta makilak astintzen dituzte, hala ere. Elizarunzko bidea hartu du jarraigoak eta sakramentu santuaren aurretik, berriz ere oihal xuria ematen dute zoruan. 06:52 Suitzarra, Oilarrak eta Zapurrak agertzen zaizkigu karrikan beheiti. Denek, Suitzarra salbu, Kaxkarot-martxa dantzatzen dute, itzuliak emanez kasu honetan, saltarinago. Horrek salatzen digu prozesioa amaitu dela, eta dantzakera alaixeagoan ―ez horren serioan behintzat― ari daitezkeela dantzariak. 07:19 Beste une bat erakusten dute irudiek. Zapurrak datoz taldearen aitzinean, aurreraka urrats sendoz, oinez. Beztituen taldeak plaza inguratzen du: Zapurrek, Makilariak, musikariek, Banderariek, Kapitain eta Ofiezierrek, Aldare-aitzinekoek… beste karrika batzuetatik ere kurritzen dute herri osoa. Planoen arabera, Suitzarra eta Oilarrak ere ageri dira taldearen buru. 08:33 Beste urte ―edo behintzat egun― bateko irudiak dira hauek (Otabarenak agian?). Suitzarra, Oilarrak, Zapurrak eta enparauak zapatak jantzi dituzte, zoluan putzuak baitaude. Euria egin du antza. Kaskarot-martxa eginez ageri dira eta bigarren urratsean itzulikatzen dira, beraz, prozesio ondoko irudiak direla ondorioztatzen ahal dugu. 09:30 Berriz ere espartin zuriak jantzita ageri zaizkigu Beztituak, ibilkera sendoz. 10:08 Zapatak oinetan berriz ere. Etxe baten sarreran (ostatuko sarreran?) Kaskarot-martxa dantzatzen ageri da taldea. Makilariaren jokoen detailea erakusten digu, ondotik. Amaitzeko, filmatzaileak, Beztituak ostatura nola sartzen diren erakusten digu. Azken plano honetan mutil koxkor bat ageri da, Zapurren urratsa imitatu nahiz. Irudien azterketa eta testuaren erredakzioa: Aritz Ibañez - Euskokultur Fundazioa Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira. Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976 Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak Guilcher 15 Gotaine 1963 Santxo Azkarra pastorala Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak Guilcher 17 Iruri 1966 Comte de Treville pastorala Guilcher 18 Iholdi 1972 Besta Berri
Orain arteko erantzunak
Dantzan.com - Dantza irudien bilduma zabala sareratu du Alkis Raftis-ek
2013/11/13
Bai, eta badira gehiago ere. Hona batzuk: - Satan-dantza pastoral batean: http://danceprintscollection.orchesis-portal.org/[…]/s0791 - Dantzaldia Donostian 1903 inguruan (bibolin joleekin): http://danceprintscollection.orchesis-portal.org/[…]/s0707 - Aurreskua 1929: http://danceprintscollection.orchesis-portal.org/[…]/p6731 - [...]
Dantzan.com - Dantza irudien bilduma zabala sareratu du Alkis Raftis-ek
2013/11/13
Bai, eta badira gehiago ere. Hona batzuk: - Satan-dantza pastoral batean: http://danceprintscollection.orchesis-portal.org/[…]/s0791 - Dantzaldia Donostian 1903 inguruan (bibolin joleekin): http://danceprintscollection.orchesis-portal.org/[…]/s0707 - Aurreskua 1929: http://danceprintscollection.orchesis-portal.org/[…]/p6731 - [...]
Dantzan.com - Maskaraden inguruko galderak Zuberoako Mihia Pitz telebistako lehiaketa berrian
2013/10/14
Maskaradetan emakumeek lehen aldiz non eta noiz parte hartu zuten galdearen inguruan idatzi digu Marcel Bedaxagarrek. Hauxe esaten digu: "Ene ustez, egün bat baizik ez [...]
Dantzan.com - Ezpata-dantzak San Migeletan, Xemeindik Igantzira eta Iurretatik Ontariora
2013/10/01
Mila esker Aritz!
Dantzan.com - Areatza: Aurreskua 1925
2013/09/18
Bideo honen harira, Sojok bere jaioterrira egindako bisitaren berri ematen zuen ABC egunkariko albistea aurkitu du @jabiortega -k eta twitter bidez konpartitu du. Hauxe dio [...]
Dantzan.com - Non izan zarete uda honetan dantzan?
2013/09/03
Jon Iruretagoienak hauen berri eman digu posta zerrendan: "Ixtorio Mixtorio ikusgarria Bretaniara eraman genuen Maritzuli konpainiarekin, Xinkako (Bidarte) eta Eraiki (Behobia) taldeekin. Guingamp eta [...]
Dantzan.com - Non izan zarete uda honetan dantzan?
2013/09/03
Jakin dugunez Donostiako Kresala dantza taldea Ambert-en izan da, Frantzian.
Dantzan.com - Non izan zarete uda honetan dantzan?
2013/09/03
Eskerrikasko Ander! Sartu dugu zerrendan.
Dantzan.com - Dantzargazkia 001: Maskaradak Sohütan 1934an
2013/08/14
Hona Marcel Bedaxagarrek emandako zenbait argibide: "Ene ustez xorrotx bata (eskerrekoa) Marcellin Heguiaphal daiteke. Pastoral errejent familia handi batetakoa et bera ere errejent izana. Azkena [...]
Dantzan.com - Dantza ekitaldiak Herri Urratsen
2013/05/20
Mila esker Johañe. Egin dugu zuzenketa. Ondo segi!