Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Arizkun: Inauteriak 2008 Zortzikoa

2009/02/12

Inauteriak Arizkunen Asteartita edo Inaute asteartean. Sagar-dantzariak eta txistulariak herriko kaleetan zortzikoa dantzatzen. Irudiak: Oier Ibarbia. Edizioa: Oier Araolaza. Dantzan.com, Arizkun, 2008-02-05.

Arizkun: Inauteriak 2008

2009/02/12

Inauteriak Arizkunen Asteartita edo Inaute asteartean. Hartza, mozorroak eta musikariak herriko kaleetan. Irudiak: Oier Ibarbia. Edizioa: Oier Araolaza. Dantzan.com, Arizkun, 2008-02-05.

Unanu: Inauteriak 2008

2009/02/12

Inaute asteartea: mamuxarroak eta mutuak Unanuko kaleetan. Irudiak: Oier Ibarbia. Edizioa: Andoni Zabala. Dantzan.com, Unanu, 2008-02-05.

Altsasu: Inauteriak 2008

2009/02/12

Inauteriak Altsasun. Inaute asteartean ateratzen dira Altsasun momotxorroak eta beste hainbat mozorro. Kalez kale momotxorroen dantza egiten doaz. Irudiak: Oier Ibarbia. Edizioa: Andoni Zabala. Dantzan.com, Altsasu, 2008-02-12.

Donostia: Inude eta Artzaiak 2009

2009/02/11

Kandelaria (otsailak 2) ondoko lehen igandean ateratzen da Kresala elkarteak antolatzen dituen Inude eta Artzaien konpartsa Donostiako kaleetan. Euria gogotik egin du aurtengoan. Irudiak: Arantza Uriguen. Edizioa: Andoni Zabala. Dantzan.com, 2009-02-08.

Inauteri dantzak Lizartzan

2009/02/10

Asteburuan egingo dituzte Lizartzan herrian bertan gorde diren dantzak. Gipuzkoako dantzen artean sorta interesgarria osatzen dute Lizartzako dantza hauek. Hona hemen 2004ko inauterietan Lizartzan grabatutako dantzen sorta osoa.

Gehiago irakurri 3 erantzun daude

Lizartza 2004 Inauteri dantzak

2009/02/09

Inauteri dantzak Lizartzan. Puska biltzea egin ondoren herriko plazan dantza ziklo osoa eskaintzen dute. Paseoa, Lehenengoa, Bigarrena, Seigarrena, Ostiko-dantza, Etxe-dantza, Lau ostiko, Azken paseoa, Makilla-dantza eta Pala-dantza. Irudiak: Ainhoa Larrañaga. Edizioa: Oier Ibarbia. Dantzan.com, Lizartza, 2004-02-15.

Lizartza 2004 03 lehengua

2009/02/09

Inauteri dantzak Lizartzan. Puska biltzea egin ondoren herriko plazan dantza ziklo osoa eskaintzen dute. lehengua izenekoa da hau. Grabaketa: Oier Araolaza. Edizioa: Oier Ibarbia. Dantzan.com, Lizartza, 2004-02-15

Lizartza 2004 02 Paseoa

2009/02/09

Inauteri dantzak Lizartzan. Puska biltzea egin ondoren herriko plazan dantza ziklo osoa eskaintzen dute. Paseoa izenekoa da hau. Grabaketa: Oier Araolaza. Edizioa: Oier Ibarbia. Dantzan.com, Lizartza, 2004-02-15

Lizartza 2004 01 Kalejira

2009/02/09

Inauteri dantzak Lizartzan. Puska biltzea egin ondoren herriko plazan dantza ziklo osoa eskaintzen dute. kalejira izenekoa da hau. Grabaketa: Oier Araolaza. Edizioa: Oier Ibarbia. Dantzan.com, Lizartza, 2004-02-15.

Orain arteko erantzunak

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/07

Eskerrik asko abisuagatik, eguneratu dugu egutegia.

Dantzan.com on Jantzien kodexa, XVI. mendera bidaia koloretsua

2013/12/10

Mila esker Weiditz-en liburuaren loturagatik Mikel!
Pisgeina hitzari buruz, Oier Gorosabel-ek twitterren galdetu du ea ez ote den izango "vizcaina" hitzaren transkribapen fonetikoa.
https://twitter.com/Txikillana/status/408888045383843840

Dantzan.com on Maskaraden inguruko galderak Zuberoako Mihia Pitz telebistako lehiaketa berrian

2013/10/14

Maskaradetan emakumeek lehen aldiz non eta noiz parte hartu zuten galdearen inguruan idatzi digu Marcel Bedaxagarrek. Hauxe esaten digu: "Ene ustez, egün bat baizik ez züen egin Barkoxen. Eta ondotik, ez da emazterik izan maskaradetan 31 urtez. Urdiñarben ziren berriz agertü eta geroztik beti hor dira, salbü Eskiulan, herri horrek emazteen maskaradak egin ondoan, gizonenak egin beitzütian urte zonbait berantago (Gamere Ziihigako aitzineko maskaraden ber urtean eta ber ihautean).

Dantzan.com on Areatza: Aurreskua 1925

2013/09/18

Bideo honen harira, Sojok bere jaioterrira egindako bisitaren berri ematen zuen ABC egunkariko albistea aurkitu du @jabiortega -k eta twitter bidez konpartitu du. Hauxe dio testuak:
ABC, Viernes 5 de Febrero de 1925
Vascongadas
El Dr. Sojo en Bilbao
Bilbao 5, 11 noche. El ilustre periodista argentino doctor Sojo visitó hoy Villaro, donde nació su madre, presenciando las fiestas típicas que se organizaron en su honor. Por la tarde verificó una visita a la casa paterna, existente en Castrejana. Esta noche, sus amigos obsequiaron al director de La Rasan, de Buenos Aires, con ana comida en el Club Náutico, a la qne. asistieron el presidente de la Diputación, el alcalde y el cónsul de la Argentina.

Dantzan.com on Non izan zarete uda honetan dantzan?

2013/09/03

Jon Iruretagoienak hauen berri eman digu <dantzan> posta zerrendan: "Ixtorio Mixtorio ikusgarria Bretaniara eraman genuen Maritzuli konpainiarekin, Xinkako (Bidarte) eta Eraiki (Behobia) taldeekin. Guingamp eta Pontivy-n eman genuen. Hendaiako Akelarre taldea eta behobiako eraiki dantza taldea, IDB ek lagundurik, Bretaniara joan ziren, Concarneau-ko "les filets bleus" festibalean parte hartzeko."

Dantzan.com on Non izan zarete uda honetan dantzan?

2013/09/03

Jakin dugunez Donostiako Kresala dantza taldea Ambert-en izan da, Frantzian.

Dantzan.com on Non izan zarete uda honetan dantzan?

2013/09/03

Eskerrikasko Ander! Sartu dugu zerrendan.

Dantzan.com on Dantzargazkia 001: Maskaradak Sohütan 1934an

2013/08/14

Hona Marcel Bedaxagarrek emandako zenbait argibide: "Ene ustez xorrotx bata (eskerrekoa) Marcellin Heguiaphal daiteke. Pastoral errejent familia handi batetakoa et bera ere errejent izana. Azkena 1984 ean Sohütan, "Aimunen lau semeak". 1996 an zendürik. Gure Irratiko Mattin Larzabal eki algarizketatü günian 1982 an. Maskarada horik aipatü zeizkün. Ez dütüt oro gogoan orai. Orain segür niz xuriz den eta argazkian ageri den motiko gaztea beti bizi dela! Ferdinand Morot deitzen da eta Sohütan da beti. Diala 15 egün, pastoral mustrakan zen."
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com